Lilatoia orduz aldatzeko eskaera

Lilatoia, hainbat arrazoirengatik, orduz aldatzeko eskaera abian da aurtengoan ere.

1990ean Donostiako Koordinadora Feministak emakumeentzat Lilatona, 5 km-ko lasterketa, antolatu zuen. Aldarrikapenak argiak ziren: sarien berdintasuna, emakumeak kirola kalean egitera animatzea eta lasterketa mistoetan parte hartzeko bultzada izatea.

Ordutik 28 urte igaro dira, eta lasterketa sendo eta ezagun bihurtu da, emakume askorentzat, kirolean lehen urratsak emateko erreferentzia bilakatuz.
Lilatonaren ordutegia goizeko hamaiketan izan da. Ordu egokia emakumeek kontziliatu ahal izateko, herri ezberdinetatik gerturatzen diren emakumeentzako eta baita hiriko jarduera nagusia bilakatzeko.


Lehengo urtean, PNV-PSE Udal Gobernuak, Lilatoiaren hasiera ordua 10:00etatik 11:00etara aldatu zen, hiriko trafikoari kalterik ez egiteko argudioarekin. Berdintasunaren aldeko Donostiako Emakumeen Kontseiluaren kexa bat igorri zitzaion Mugikortasuneko zinegotzi ordezkari Pilar Aranari eskatzeko hasiera ordua 11:00ak izaten jarraitzea. Ordu horri eusteko arrazoiak agerikoak dira: erraztasunak ematea Lilatoian emakume kopuru ahal den handienak parte hartzeko, aintzat hartuta, etxetik korrika egitera atera aurretik, adingabe zein adinduekin lotutako hainbat eginkizun antolatu behar izaten dituztela.

Horiek horrela, Lasterketa 11.00etan mantendu dadin sinatzera animatzen zaituztegu.

Sinatu hemen

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA