Iturria: Iker Rincon Moreno - Hiruka. Uribe Kosta
Askotariko esparruetako emakumez osatutako antolakundea da Euskal Herriko Bilgune Feminista, eta 15 urte beteko ditu aurten. Emakumeen jabekuntza eta burujabetzara bidean, ekitaldi asko egingo dituzte urte osoan zehar
Hamabost urte igaro dira daborduko Euskal Herriko Bilgune Feministak aurrekoengandik lekukoa hartu eta bide berriari ekin zionetik. Euskal Herri feminista bat eraikitzeko «nahi eta anbizio politiko izugarriz» jaio zen antolakundea 2002an, Donostian. Euskal Herriko nazio-proiektu politiko berri bat osatzeko beharrari erantzun zion bilgune horren sorrerak. «Egiteko era berriak, sareak josteko era berritzaileak izan ditugu helduleku nagusi», azaldu dute emakume feministek. Bide horretan, euren jardunbide nagusiak izan dira sistema patriarkalaren «atzaparrak» agerian ipini eta aurre egitea berdintasun politikei, diskurtsoei eta praktika faltsuei, «baita emakumeon bizi-baldintzak hobetzea eta pertsonen arteko harreman eredu berriak sortzea ere».
Jarraitu irakurtzen, Hirukak, Algortako kideekin egindako erreportaia hemen
Nafarroako Gobernuak emakume edota feminista mugimenduko elkarteei eta Nafarroako eskualde ezberdinetako tokiko berdintasun kontseiluei zuzendutako programa abiarazi du.
Urtarriletik maiatzera bitartean izango dira ikastaro berriak, eta izen-ematea urtarrilaren 7tik irekita.