Euskal Herri osoan gazte feminista asko aldarrikatu dute gaur San Valent hil!
NAHIERAN BIZI DEZAGUN MAITASUNA!
Bikote gabe bizi gaitezkeelako,
zuku gozoz beterik gauden laranja osoak garelako,
ez dugulako salbatuko gaituen printzerik behar,
zu gabe, ni naizelako,
eredu monogamo normatiboak apurtu daitezkeelako,
sexu-genero ezberdinetako pertsonak maite ditugulako,
maitasun erromantikoa matxista delako,
zentzugabeko kontsumismoa bultzatzen duen eguna delako,
maitatzeko era osasuntsuagoak sor ditzakegulako,
maitasuna, saltzen diguten hau baino askoz gehiago delako eta askatasunean, modu anitzetan, bizi nahi dugulako!
Arrazoiak soberan eta argi ditugulako!
SanbalenHIL egingo dugu, aske izateko!
Online Kurtsoa: "Botere korporatiboa pandemia garaian. Enpresa-agendak eta jardunbideak, nazioartekotze-politikak eta herri-erresistentziak". OMAL
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren Asanblada Irekia
LARUNBATA 10:30-12:30