Amorrutik, minetik...

Iturria: Prest! aldizkaria (176 zkia., urtarrila)

Irudi nagusia: Ernai

Maitane Muñoz bilgunekideak, Deustualdeko Prest! aldizkarirako idatzitako kolaborazioa: eraso sexistei buruzko gogoeta txikia.

Urtea hasi eta patriarkatuaren biktimen zenbaketarekin hasi gara; emakume bi erail, beste bat bortxatu eta haurtxo bat labankadaz erasotua izan da.

Amorrua, tristura, ezinegona... kokoteraino, aluraino... ez dakit nora arte gauden, baina ezin dugu gehiago! Ezin dugu inpunitate hau gehiago onartu!

Erailtzen eta bortxatzen gaituzte, eta hemen ez da ezer gertatzen. Kontzentra bat egin, berri pare bat egunkarietan (batzuen diskurtsoa gainera nazkagarria) eta listo; dena ahaztuta; hemen ez da ezer gertatu. Hemen ez da ezer gertatu hurrengo biktima agertu arte. Baina hurrengo biktima hori hurrengo egunean heltzen da. Egunero horrelako berriak entzutera ohitu garelako! Bortxatuak, erasotuak, jipoituak eta erailak izatera ohitu gara!!!

Hau gerra zikin bat besterik ez da. Gerra bat zeinetan emakumeok masakratuak izaten ari gara. Mina, amorrua antolatu eta erasotzaile, zuekin bukatzea gustatuko litzaidake niri! Zuen indarkeria matxista, zuen mundua ikusteko era, zuen aurpegiak mundu honetatik desagerrarazi!

Sara, Izar, Blanca, erasotuak, bortxatuak edo erailak izan zareten (garen) emakumeei (oi) besarkada feministarik beroena!

Gerra matxista hau luzea izan arren, zapalduok Iraultza feminista egingo dugu!

Maitane Muñoz Iturria

Hezkidetzailea eta Bilgune Feministako kidea

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA