Suitzatik, Nekanarekin elkartasuna

Oihana Etxebarrieta, Saioa Iraola eta Miren Aranguren bilgunekideak Suitzan izan dira, Nekane Txapartegi preso politikoaren egoera salatu eta elkartasuna adierazteko. Bertan, hitzaldiak eta kontzertuak antolatzeaz gain, Nekaneri bisita egin diote.

Bilgune Feministaren 15. urteurrenaren baitan, urte osoan zehar landuko diren lan ildoetako bat da gatazka politikoaren konponbidea ikuspegi feminista batetik. Lan ildo honen baitan kokatzen emakumeen egoera berezia ikusaraztea kartzelan eta honen aurrean elkartasun sareak ehuntzea eta jendarte eta erakundeei konpromiso politikoak eskatzea euskal preso politiko, iheslari eta deportatu guztiak etxeratze bidean.

Suitzako bidaiaz gain, Bilguneak emakumeen espetxe martxa bat ere antolatu du otsailaren 11rako. Izena eman duzu?

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA