Iruñerriko mugimendu feministaren jardunaldiak

"Oraindik ere erronka handiak baditugu ere, oso gustura egon gara Txoko Feministan eta baita bazkari eta ondorengo jai giroan ere. Eztabaidatzen jarraitzeko inflexio puntu potentea izan da hau eta iruñerriko mugimendu feminista saretzen eta artikulatzen jarraiuko dugu elkarrekin" adierazi dute

100 lagun inguru eta 30 kolektibo elkartu dira Iruñean burutu diren,  feminista oso anitz eta ezberdinak elkartzeko topaleku bihurtu diren, jardunaldietan.

Oso positiboki baloratu da jardunaldiak egitea bera eta egitaraua eta asistentziarekin pozik agertu dira Iruñerriko feministak.

Goiza eskaini diote Iruñerriko eta Nafarroako kolektiboen mapa osatzeari eta kolektibo desberdinen aurkezpenak egin dituzte.

Goizeko ariketa eta gero, elkarrekin bazkaldu dute eta arratsaldean, Iruñerriko kolektibo eta feministek soilik parte hartuko dute, artikulazio edo koordinazio tresnen inguruan eztabaidatzeko.

Ondoren, pintxo-pote musikatua egon da Txoko Feministan.

GORA BORROKA FEMINISTA!

ETIKETAK

Elkarbanatu!