RGIan murrizketarik ez

Eusko Jaurlaritzak legea ez betetzea eta RGI-an murrizketak egitea erabaki du: batetik, SMI-aren %8-ko igoera ez dute aplikatuko gizarte laguntzetan (legeak dio prestazio sozialen igoera SMI-aren araberakoa izan behar duela) eta bestetik, RGI-ak azken 5 urteetan izaniko %7ko murrizketa mantenduko da. EAE-n 64.000 familiek jasotzen dituzte laguntza hauek eta euren eskubideetan murrizketak izango dituzte.

Egoera honen aurrean, Euskal Herriko eskubide sozialen Kartak eta prestazio sozialen alde lanean diharduten hainbat kolektibok elkarlanean (besteak beste: Berri Otxoak, Erletxea, Argilan, Plataforma de Afectadas por Lanbide, Duintasuna Pentsionistak) kalera ateratzea ezinbestekoa ikusi dugu eta GIZA KATEA antolatu dugu otsailaren 3an Bilbon Lanbide - Confebask - Eusko Jaurlaritza lotuz (10:30tan Bizkaia plazan, Lanbide aurrean jarri dugu hitzordua).

Astelehenean egin zen ekimen honen aurkezpena. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren bozeramaile Irati Sienrak eta Jabi Sierrak gogor salatu zituzten gizarte prestazioetan dauden murrizketak, eta babes sozialerako euskal sistema duin eta kalitatezko bat exijitu zuten. “Eusko Jaurlaritza aplikatzen dabilen politika antisozialek biztanleriaren pobretze orokorra bultzatzen dutela salatzen dugu. Aberastasunaren banaketa gero eta injustuagoa da. Langabezia, prekarietatea, pobrezia eta desoreka sozial eta ekonomikoak areagotzen dituzte, aurrera daramatzan politika publikoek ez dutelako egoerari buelta ematea helburu, pertsonen beharrizanei lehentasuna emanez”.

Testuinguru honetan, Kartaren ordezkariek bestelako politika batzuk aplika ditzan exijitu zioten Jaurlaritzari. Honen lekuko Diru Sarrerak bermatzeko Erretarekin gertatu dena salatu zuten. “Lanbidek kudeatzen dituen prestazio desberdinak Lanbidearteko Gutxieneko Soldatari lotuta daude: beraz, azken honen edozein igoera, zuzenean aplikatu behar zaie Ondorioz, aurten Lanbidearteko Gutxieneko Soldata %8 igo dela kontuan hartuta, berehalakoan aplikatu beharko litzaieke igoera hori bai Diru Sarrerak bermatzeko Errentari, bai Lanbidek kudeatutako gainerako prestazioei”.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA