Paul Abasolo kanpora

Paul Abasolo erasotzailea, kanpora!!!

2006ko Azaro eta 2007ko Azaro bitartean Gernikan gertatu ziren abusu sexualen bost delitugatik akusatua izan zen Paul Abasolo. 2008an Epaitegi Penalak sententzia atera eta bi zigorretara kondenatu zuen, guztira 3 urte eta 3 hilabeteko espetxe zigorra ezarriz. 2008an 5 hilabetez espetxeratua izan zen.

Hala ere,  Jose Luis Rodriguez Zapatero jauna buru zen Gobernu Espainiarrak bere orduko justizia ministroaren bitartez, Francisco Camañoren bitartez, Paul Abasolo Amantegi indultatu zuen; ordura arte sexu abusuengatik inor indultatua izan ez zenean. Indultuaren Errege Dekretuan, garaiko Justizia Ministro sozialistak Paul Abasolo Amantegik zituen askatasun pribatiboko zigorrak kommutatu zituen 2 urteko espetxe zigor bakarragatik; sententziaren gainerako erabakiak egonean utziz, sententzia emalea den epai-mahaiak ezartzen duen berheziketa sexualerako programetan parte-hartzeko eta lau urtetan zehar delitu berdina ez betetzeko baldintza ezarriz.


Erabaki honen publikazioaren ondoren, erantzun politiko, kiroleko, sozial eta noski, feministak, berehala iritsi ziren. Oraingoan ordea, suhiltzaile frogetan eman du izena, lanpostu publiko batean aritzea posible delarik. Adi hau salatzeko egon daitezkeen deialdietara!

Irudia: Ernai
 

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA