Sara Majarenas eta Izarrekin elkartasuna

Majarenas aske uzteko eskatu du kartzelan ama izandako preso ohien talde batek

Iturria: Berria

(...)

Agerraldian gogoratu dutenez, duela bi urte bete zituen Majarenasek Espainiako Justiziak ezarritako zigorraren hiru laurdenak; horregatik, "aske" egon beharko lukeela diote. Orduan, bost hilabete zituen alabak.

Martxoan, 3 urte egingo ditu haurrak eta, legeak hala zehazten duenez, ezingo da denbora gehiago egon bere amarekin kartzelan. Bere osatze fisikoa eta psikologikoa ahalik eta hoberena izan dadin, amarekin egon behar duela azpimarratu dute.

Euren esperientzietan oinarrituta, preso ohiek nabarmendu dute amarengandik banatzeko unea izan ohi dela unerik "delikatuena eta konplexuena"; banaketak "eragin sakonak" izaten dituela haurrengan eta amengan.

Azaldu dute amen eta haurren arteko lotura "berezia" bada Majarenasen kasuan are funtsezkoagoa dela elkarrekin egotea, haurraren osatze fisiko zein psikologikorako "ezinbestekoa" delako ama ondoan izatea. "Ingresatu zutenean, medikuek berek eskatu zioten kartzelari Sara [Majarenas] umearengana ahalik eta gehien eraman zezaten, oso ondo erantzuten ari baitzen amaren estimuluen aurrean", azaldu dute.

(...)

Albiste osoa irakurri eta bideoa ikusteko sakatu hemen

ETIKETAK

Elkarbanatu!