Chrysallisekin elkartasuna

Euskal Herriko Bilgune Feminista osatzen dugunok irmoki salatu nahi ditugu Chrysallis Euskal Herriak egindako kanpainak pairatu dituen eraso transfoboak. Ile luzea eta femenino lez ulertu daitezkeen gainontzeko elementuak dituen gorputz bat zakilaz erakusten duen irudia arriskutsuegia omen da ordenarentzat.

Elkartasuna adierazi nahi diegu elkarte hau osatzen duten pertsonei. Handi zein txikiei. Bide batez beraien ibilbidea egiten jarraitzera animatzen ditugu. Borrokatzera eta bizitzera. Alua duten mutilak eta zakila duten neskak. Ez beraiek bakarrik, ordea. Baita ere, trans* identitatearen aterkiak bildu ditzakeen gainontzeko aukera bizi duten guztiak. Txiki zein handiak.

Transfobiari stop!

Argazki anitzekin arrakalatu dezagun!

ETIKETAK

Elkarbanatu!