Azken eraso sexista guztien erantzun deialdiak eta EMMko irakurketa

Azkenaldian eman diren eraso sexistei erantzuteko (Burlata, Valentzia, Gasteiz eta Durangon) elkarretaratze desberdinak egongo dira Euskal Herriko txoko desberdinetan:

ASTEAZKENA:

  • Zarautz >> 19:00etan, udaletxe aurrean
  • Iruñea >> 20:00etan udal plazan
  • Bilbo >> 19:30etan Arriagan
  • Elorrio >> 19:00etan plazan
  • Hernani >> 19:00etan plaza Berrin
  • Orereta >> 19:00etan Niessen
  • Leitza >> 20:00etan Lopeneko errotondan
  • Altsasu >> 19:00etan Udaletxe aurrean
  • Gasteiz >> 20:00etan Andra Mari zuriaren plazan
  • Oñati >> 18:30etan herriko plazan
  • Oiartzun >> 19:30etan plazan
  • Gernika >> 19:00etan Merkurion
  • Lekeitio >> 19:00etan Eskolapioan
  • Basaburua >>  19:00etan Jauntsaratsen (Oihanzabal eskolan)
  • Amurrio >> 18:30etan plazan
  • Ondarroa >> 19:00etan Alamedan
  • Arrasate >> 19:00etan Herriko plazan
  • Tolosa >> 19:30etan, Triangulo plazan

OSTEGUNA:

  • Ugao >> 19:30etan plazan
  • Durango >> 20:00etan Andra Maritik

LARUNBATA

  • Pasai Antxo >> 13:00etan

EUSKAL HERRIKO EMAKUMEEN MUNDU MARTXAKO IRAKURKETA AZKEN ERASOEN AURREAN:

NAZKATUAK GAUDE!

Urtea hasi berria dugu eta beste erailketa matxista baten berri izan dugu, bigarrena da Euskal Herrian.

Blanca Marques, 48 urteko emakumea erail berri du bikotekideak, Burlatan. Emakumea erail eta gero, gorpua Ultzama ibaira bota zuen.

Ordu batzuk lehenago jakin genuen Valentziako herri batean, aitak bere bi urteko alaba donostiarra larriki zauritu zuen. Sara Majarenas euskal presoa da ama, eta haurra berekin bizi da espetxean, baina asteburuan bisitan atera zuen kalera aitarengana. Eta aitak labankadaz larriki zauritu zuen, ustez hil egin zuela adierazi zuen, polizia etxean  bere burua aurkeztu zuenean.

Indarkeria sexistagatik beste bi gizon atxilotu zituzten igandean Gasteizen eta Durangon. Gasteizeko kasua taberna batean gertatu zen bikotekide ohiak emaztea erasotu zuen eta berarekin zegoen lagun bat ere mehatxatu zuen. Gainera, Durangon bikoteak emakumea ere erasotu zuen.

Emakumeon aurkako indarkeria sexistak adierazpen ugari dituela jakin badakigu: eraso fisikoak, psikologikoak, sexualak... baita Valentziako kasua bezala, haurren kontrako bortizkeria sexista.

Indarkeria sexistak ez du mugarik, bizi garen sistema kapitalista patriarkalaren funtzionamenduaren ezinbesteko tresna delako, eredu honek  sortzen dituen pertsonen arteko botere harremanak, menpeko harremanak bizirauteko eta mantentzeko erabiltzen duen baliabidea izanik. Horregatik, indarkeria sexistak lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala izaten jarraitzen du; ez direlako modu isolatuan eta bakartuan ematen diren erasoak; bizi garen jendartearen antolaketa sexistak ahalbidetzen eta sustatzen duen indarkeriaren erabileraz ari baikara.

Indarkeri sexistaren aurkako borrokan agente sozial, politiko eta instituzional guztien ardura pertsonal eta kolektiboa ezinbestekoa da, hezkuntzan hasita beste edozein eremutan ere. Garaia da hitzetatik praktikara pasatzeko.

Emakumeen Mundu Martxatik gogor salatu nahi dugu Burlatako erailketa eta Valentzia, Gasteiz eta Durangoko eraso sexistak ere. Emakumeon aurkako indarkeriaren adierazpen bortitz hauek direla eta urtarrilaren 18an ASTEAZKENEAN BURUTUKO DIREN MOBILIZAZIOETAN PARTE HARTZEKO DEIA EGITEN DUGU! Honekin batera autodefentsa feministarako deia egiten dugu, gure bizitzak direlako jokoan daudenak. Feministok erantzuteko prest gaude! Martxan jarraituko dugu, elkarrekin, borrokan denak aske izan arte!!!!

-------------------------------------------------------------------------

ESTAMOS  HARTAS!

No hemos hecho más que empezar el año  y ya nos encontramos  ante otro asesinato machista, con este ya  son dos. Blanca Marques de 48 años ha sido asesinado por  su compañero en  Burlada. Tras asesinarla ha tirado su cuerpo al rio Ultzama.

Unas horas antes también habíamos sabida que en un pueblo de Valencia, un padre había herido gravemente a su hija Donostiarra de dos años. La ama es Sara Majarena,  presa política vasca que vive junto a su hija en la prisión y que el transcurso del fin de semana cuando había salido a visitar a su aita,  este la apuñalo y se entregó a la policía pensando que la había matado.

También han sido detenidos dos hombres el domingo en Durango y en Gasteiz acusados de violencia sexista. El caso de Gasteiz ocurrió en un bar cuando la ex pareja de la mujer la ataco mientras se encontraba con una amiga que también fue amenazada. Y en el caso de  Durango fue su pareja hombre  la que la que agredió a la mujer.

La violencia sexista contra las mujeres tiene mil caras: desde  agresiones físicas, psicológicas, sexuales… y como en el caso de Valencia, también tiene su expresión en la  violencia sexista contra la infancia.

La violencia sexista no tiene topes,  ya que  es un instrumento imprescindible para el sostenimiento del actual modelo capitalista  patriarcal en el que vivimos, y  mediante este tipo de violencia mantienen las actuales  relaciones de  dependencia y de poder entre las personas.

En la lucha en contra de la violencia sexista es imprescindible la implicación tanto  individual como  colectiva de todos los agentes sociales, políticos e institucionales, comenzando desde la propia educación hasta cualquier otro ámbito de nuestras vidas.

Desde la Marcha Mundial de las mujeres de Euskal Herria queremos denunciar el asesinato de Burlata y las agresiones sexistas de Valencia, Gasteiz y Durango. Por ello, para denunciar esta grave situación queremos hacer un llamamiento a que participéis en las movilizaciones que hemos convocado para el próximo miércoles día 18 de Enero. Y para finalizar queremos hacer un llamamiento a la autodefensa feminista, porque son nuestras vidas las que están en juego, las feministas estamos dispuestas a responder a todos estos ataques! Seguiremos en luchando juntas y en marcha hasta que todas seamos libres!!!!

Ante las agresiones todas a la calle!

Niñas, jóvenes, mayores… practicar la autodefensa feminista!

 

2017ko urtarrilaren 17an, Euskal Herrian

EMAKUME MUNDU MARTXA

ETIKETAK

Elkarbanatu!