Emakume bat erail dute Portugaleten!

Atzo, Portugaleten, gizonezko batek bere ama erail zuen.

Eraso sexisten aurrean, autodefentsa eta erantzun feministak!

Hurbildu biharko deialdietara!!!

Euskal Herriko Mundu Martxatik egindako irakurketa:

URTEKO LEHEN ERAILKETA MATXISTA EUSKAL HERRIAN!

EMAKUME BAT BORTIZKI ERAILA IZAN DA PORTUGALETEN

ASKI DA! Nazkatuta gaude!

Beste erailketa matxista baten berri izan dugu, lehenengoa dugu aurten Euskal Herrian.

92 urteko emakumea erail berri du gizon batek Portugaleten, 56 urteko bere semeak. Ama-semeak elkarrekin bizi ziren eta urtarrilaren 10ean hilik agertu zen bere etxean.

2016koa oso urte gogorra izan zen: zazpi emakume hil zituzten Euskal Herrian. Aurten indarkeria matxistaren ondorioz hildako lehen emakumezkoa da Portugaleteko andrea. Instituzioek ez dute abiatu genero indarkeriari lotutako protokolorik, ez baita izan bikotearen baitan emandako erasoa. Portugaleteko Udalak etxe barruko indarkeriatzat hartu du kasua. Honek indarkeriaren aurkako lege, protokolo eta bitarteko publikoetan hutsuneak azaleratzen ditu. Indarkeria matxistak hamaika erpin ditu eta bikotearen esparrua gainditzen du.

Ez da gizon batek ama hiltzen duen lehen aldia. Besteetan bezala Mugimendu Feministatik argi diogu ez dela familia arteko bortizkeria, ez dela gizon zoro edo gaixoa, indarkeria matxista da. Oraingoan ezinbestean zaintza lanen aldagaia kontuan hartu behar dugu. Zeinek eta nola zaintzen dira pertsonak gure jendartean? Argi dago gizarteak heldu behar diola zaintza lanari, familia (emakumeak bereziki) dagoeneko ezin du zaintza karga gehiena hartu, hala ere horrek ez du justifikatzen 92 urteko emakume bat labankadaz erailtzea. Zaintza lanak modu ezkutuan eta prekarioan egiten direnean, ez dira zaintzaileen eskubideak eta zaindutakoen segurtasuna bermatzen.

Emakumeon aurkako indarkeriak ez du mugarik, bizi garen sistema kapitalista patriarkalaren funtzionamenduaren ezinbesteko tresna delako, eredu honek  sortzen dituen pertsonen arteko botere harremanak, meneko harremanak bizirauteko eta mantentzeko erabiltzen duen baliabidea izanik. Horregatik, indarkeria sexistak lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala izaten jarraitzen du; ez direlako modu isolatuan eta bakartuan ematen diren erasoak; bizi garen jendartearen antolaketa sexistak ahalbidetzen eta sustatzen duen indarkeriaren erabileraz ari baikara.

Indarkeriaren aurkako borrokan eta zaintza lanen bidezko banaketan agente sozial, politiko eta instituzional guztien ardura pertsonal eta kolektiboa ezinbestekoa da. Garaia da hitzetatik praktikara pasatzeko.

Emakumeen Mundu Martxatik gogor salatu nahi dugu Portugaleteko erailketa. Emakumeon aurkako indarkeriaren adierazpen bortitz hau eta urtarrilaren 12an OSTEGUNEAN BURUTUKO DIREN MOBILIZAZIOETAN PARTE HARTZEKO DEIA EGITEN DUGU! Honekin batera autodefentsa feministarako deia egiten dugu, gure bizitzak direlako jokoan daudenak. Feministok erantzuteko prest gaude! Martxan jarraituko dugu, elkarrekin, borrokan denak aske izan arte!!!!

ERASOEN AURREAN DENOK KALERA!

HAUR, GAZTE, HELDU ZEIN ZAHAR… EKIN AUTODEFENTSA FEMINISTARI!

 

EHko EMAKUME MUNDU MARTXAREN PLATAFORMA

2017ko urtarrilaren 11an, Euskal Herrian

ETIKETAK

Elkarbanatu!