Miren Odriozola: «Gerra batek filosofia guztia aldatzen dizu»

Iturria: Berria

El Salvadorko gerrillan hiru urte egin zuen azpeitiarrak guda betean. ETAko kidea izan da, langilea gaileta fabrika batean, ekonomia ikaslea, Udalbiltzaren auziko auzipetua... Francoren kartzelen eta Erdialdeko Amerikako oihanen itzala ezagutu ditu.

...

Kartzelatik atera zinenean, 1975ean, ETAn ez jarraitzea erabaki zenuen. Zergatik?

Bi arazo nituen ETArekin: nahiz eta ETAk asko hitz egin langile borrokaz eta horretarako fronte bat izan, praktikan oso gutxi sartzen zela iruditzen zitzaidan. Bigarrena: feminismoa.

Burgosko Prozesuan auzipeturiko emakumeetako batzuekin egon zinen kartzelan. Prozesuan emakumeen borroka zergatik ez zuten aipatu galdetuta, Arantza Arruti auzipetuak esan du urte haietan oraindik feminismoan oso atzeratuta zeudela. Zu aurreratuago zeunden?

Beste garai batzuk ziren. Kartzelan ere hitz egin genuen zerbait. Kartzelatik atera nintzenean, emakumeen lehen jardunaldiak egin zituzten unibertsitatean, eta 3.000 emakume elkartu ginen.

Hainbat talde komunistatan ibili zinen gero, eta, azkenean, OICn (Ezker Komunistaren Erakundea) eta EMK (Euskadiko Mugimendu Komunista) alderdietan. Horietan topatu al zenuen ETAn falta zenuena?

Hor ere baziren gizonezko batzuk esaten patriarkatua kapitalismotik sortu zela. «Zu ahistorikoa eta burgestxikia zara!», bota zidan batek. EMKn aurreratuago zeuden horretan, baina hor beste arazo bat nuen: abertzaletasuna. Talka egiten nuen haiekin, ni abertzalea nintzelako. Noski, alderdi batek ez du inoiz edukitzen zuk nahi dituzun alde guztiak.

...

Jendeak ezagutzen du El Salvadorren 1984. urtean hildako Pakito Arriaran, bikotekide izan zenuena. Baina zure historia ezkutuan izan da orain arte. Gehiegizko diskrezioa ez al da txarra batzuetan?

Emakumeen esperientziak berreskuratu behar dira, geure lana ez delako baloratzen. Horrela konbentzitu ninduten libururako kontatzeko. Garai batean ezin zenituen gauza asko kontatu, eta ni neu ere ez naiz izan gauzak kontatzekoa. Neure historia ez zait inoiz aparta iruditu.

Klikatu hemen elkarrizketa osoa irakurtzeko

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA