Arantza Zuluetaren egoera salatu genuen larunbatean

Iturria: Berria

Hiru urte bete dira euskal presoen abokatua espetxeratu zutenetik eta bakarturik dute ordutik.

Ehunka lagun kalera atera dira Bilbon, Arantza Zuluetaren egoera salatu eta haren askatasuna exijitzeko. 'Isolamendurik ez! Arantza askatu!' lelopean egin dute martxa, Bilboko Areatzatik abiatuta. Abokatuaren askatasuna galdegiteko plataformak antolatuta egin dute protesta.

Puerto de Santamariako espetxea dago Zulueta (Cadiz, Espainia) eta bakartuta dute. Manifestazioarekin salatu nahi izan dute Zuluetak hiru urte daramatzala espetxean eta hasieratik bakarturik dutela. Espetxe zaindariekin ez beste inorekin harremanik izan gabe kasik dago euskal presoen abokatua, egunean ziega barruan 20 ordu ematen dituela.

2014ko urtarrilean atxilotu zuten Zulueta, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekin eta euskal gizartearen arteko bitartekari lana egiteko sortu zen talde bateko gainontzeko kideekin batera. Operazio hartatik espetxea jarraitzen duen bakarra da. "Erakunde terroristako kide" izatea leporatzen diote. Bakartuta dutenez, haren egoera salatzeko protestak eta ekinbideak ugaritu egin dira azkenaldian.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA