«Sistema osoari egindako pintaketak» aldarrikatu ditu "Trastorno feminista"k Tolosan

<< Gure borroka ez da komertzioen aurkakoa, baizik eta erakusleihoek islatutako sistema oso baten aurkakoa >> argitu du emakume talde honek.

Pintaketak egin dituen taldeak agiri hau idatzi du bere ekintza azaltzeko:

<< Idatzi hau argitaratzeko beharra ikusi dugu ostegun gaueko pintaden ekintza ondo ulertu ez dela uste dugulako, eta ondorioz honen helburua argi utzi nahi dugulako.

Aldez aurretik, azpimarratu nahi genuke ekintza ez dela inongo erakunde, plataforma edo talderen izenean egin. Honen intentzioa mendebaldeko eguberri ospakizunak eta bertatik eratortzen den kontsumismo frenetikoa aitzaki hartuta urte osoan zehar indarrean dauden etereotipazio matxisten gorazarrea salatzea da. Kritika honen adierazle izango lirateke “kontsumismo matxistarik ez” bezalako leloak.

Estetika lantzen duten komertzioen erakusleihoak estereotipazio irreal hau bisualki argien islatzen dutenak irizten ditugu, horregatik egin da ekintza berauetan. Hau esanda, ez dugu ahaztu behar patriarkatuak mota guztietako komertziotan duela bere isla. Argi dugu eredu ideal hauen inposaketak multinazionalen nahiei egiten diela men, eta komertzio txikiek eskumen urriagoa dutela hauek eraldatzeko. Herrian, zorionez, estetikaren inguruko multinazionalen establezimendu ugari ez daudela kontuan hartuta, estereotipazio anker hau salatzeko berau irudikatzen duten beste erakusleiho batzuk ere erabili dira, ulertuta kanon hauek ez dituztela berauek ezartzen, baina bai erreproduzitu... >>

Agiri osoa irakur dezakezu hemen

ETIKETAK

Elkarbanatu!