Kapitala vs. bizitza

CEAR, errefuxiatuei laguntza emateko erakundeak egindako bideoa.

2016. urtean zehar, CEAR-Euskadik beste erakunde batzuekin batera enpresa trasnazionalek desplazamendu behartuetan jokatzen duten papera ikuspegi feminista batetik aztertu du.  “Desplazamendu Behartuen kausak eztabaidagai”  Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak babestutako proiektuaren barne egin den egitasmoa da hauxe.

Bidaltzen dizuegun bideoa egindako lanaren fruituetariko bat da. Helburua errealitate hori salatzea da eta gizarteari deia luzatzea errefuxiatuei harrera on bat egiteko hala nola, gure inplikazioa bilatzea gizarte eredu berri bat eraikitzeko, bizitza, eredu berri horren mamia izanik.

Ondoko erakunde hauei eskerrak eman nahi dizkiegu proiektuan izan duten inplikazioagatik: OMAL, Paz Con Dignidad, Mugarik Gabe eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataforma.

Intzidentzia eta Gizarte Partaidetza taldea

CEAR-Euskadi

ETIKETAK

Elkarbanatu!