Gasteizko Ostegun Feministak

Gasteizko Bilgune Feministak antolatu dituen ostegun feministak gai interesgarriez josita datoz.

Egitarau oparoa antolatu dugu Gasteizen, 15. urteurrena,  merezi dugun moduan ospatzeko! Hortxe kokatzen ditugu OSTEGUN FEMINISTAK. Eztabaida, borroka eta plazera gurutzatuz hilabete amaierako ostegun bakoitzean sorginen topalekua izango dituzu ostegun feministak.

Gai andana jorratuko dugu: ekonomia feminista, emakumeak eta espetxea, izena eta izana desobedientzia gida, harreman ereduak, topaketa feministak, sexu langileen eskubideak, transbollomari ipuinak,…

Animatu zaitez! Zatoz eta saretu gurekin...

Gora ostegun feministak! Biba gu!

ETIKETAK

15 urte

Elkarbanatu!

AGENDA