Olentzero >>>>> GAME OVER

Gabonak direla eta, asko dira, jostailu denda desberdinetatik heltzen zaizkigun propaganda eta eredu hertsiak; eta guztiongandik ezaguna da honek, guztiak daukan eragina, rol, identitate eta estereotipo jakinen markajea egin eta genero sistema erabat dikotomikoa sortuz. Dena da beltz edo zuri, ez dago grisik.
 

Horrela, gure lehen etapetatik hasten da nabaritzen sistema heteropatriarkalaren eragina: Neskatoek larrosa jantzi eta printzesa koldarrekin jolastu eta berauen rola hartuko dute, mutikoek urdinez jantzi eta heroi ausartak, bortizkeria erabiltzen baimenduak, etab. Modu honetan hasiko da umeen sozializio prozesua, sistema heteropatriarkalak rol eta identitate hauek baliatzen dituelarik, jendartean sistemaren beharrak asetzeko leku eta funtzio desberdinduak hartuz.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA