Publizitateaz

Azken aldian hainbat markek publizitatea egiteko hartu duten erabakiaren inguruan, emakume eredu ez estereotipatuak erabiltzeaz, egindako hausnarketa.

Iturria: Nerea eta Ilazki (Kalaka) - Klitto!

Uda amaitu da eta duela aste batzuk hasi dugu ikasturte berria. Batzuk gogoz helduko zenioten, beste batzuek pereza pixka batekin… eta guk publizitatea ikertzeari ekin diogu oraingo honetan!

H&M, Mo betaurrekoak eta Oysho bezalako marka ezagunek beren irudiari buelta bat eman nahian edo, publizitate eredua guztiz aldatu dute. Azken iragarkietan ikusi ahal izan dugun moduan, era guztietako emakumeak agertzen dira.

Berau ikusita pentsa dezakegu gure kexek oihartzuna izan dutela, emakumeak kontuan hartzen gaituztela lixiba eta etxea garbitzeko beste hainbat produktuen iragarkietatik at. Baina, beren dendetara sartuz gero konturako gara ez dela ezer aldatu, arropa berdina saltzen dutela, taila berdinekin eta maniki argal baina argalagoek jarraitzen dutela erakusleihoetan. Emakumeak esplotatzen jarraitzen dute India eta Pakistánen, hori ere ez dute aldatu. Inkoherentzia. Publizitatea. Betiko leloaren betiko leloa.

Klikatu hemen irakurtzen jarraitzeko.

Elkarbanatu!