Eskuratu gure materiala!

Durangoko Azoka eta gero, aukera dago, gure materiala eskuratzeko oraindik ere.

Berrikuntza nagusien artean, usb berezia dago, oinarrizko formakuntza feministarako pdf interaktiboa daukana, hainbat bideo eta testuez osatutakoa.

Usb-az gain, poltsa koloretsuak, kikara, agenda, egutegia eta liburu berriak aurki ditzakezu, ohiko produktuez gain.

Material hau erostea posible izango da laster, Haziak (Donostia), Zirika (Bilbo) edo bestelako herri dendetan eta gaurtik aurrera, webguneko "denda" atalean.

ETIKETAK

Elkarbanatu!