"Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak" liburuaren aurkezpena

Pasa den larunbatean, hilak 26, aurkeztu zuen Leire Ibarguren bilgunekide eta Emagineko kideak, Txalaparta argitaletxearekin idatzitako liburua.

Jende andana hurbildu zen Azpeitira, Miren Odriozolaren nondik norakoak entzutera: 1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internazionalismoaren banderapean, Hego Ameriketako hainbat herrialdetara joan ziren bertako iraultzetan parte hartzeko. Batzuk El Salvadorrera jo zuten eta FMLNk gidatzen zuen matxinadarekin bat egin. Miren Odriozola izan zen euskal herritar horietako bat, guda hartan parte hartu zuen hainbat eratako lanak eginez, eta aipatutako liburuaren arabera, Laura esaten zioten Odriozolari.

Mireni info7n egindako elkarrizketa entzun nahi baduzu, jo hona

Liburuaren ale batzuk ere salgai topatu ahal izan genituen eta hemendik aurrera, 16,5€an (13€ bidelagunak) topatu ahalko ditugu Durangoko azokan edota Txalapartako ohiko salmenta lekuetan.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA