Euskal Herriko Mundu Martxatik, indakeria matxista birpentsatzen

Hauek dira Euskal Herriko Mundu Martxaren Plataformatik asteburu honetan egindako topaketen harira egindako hausnarketak:

INDARKERIA MATXISTA BIRPENTSATZEN

FEMINISMOTIK ERANTZUNAK MARTXAN!

Feminismoa inoiz baino biziago dago. Asteburu honetan emakumeon mundu martxako plataformak “indarkeria sexista birpentsatzen” lelopean antolaturiko jardunaldietan agerian geratu da.

Hitz ordu hau, azken urteetan mugimendu feministako talde ezberdinek, mundu martxako plataforma berrantolatzeko prozesuarekin batera egindako lanaren emaitza izan da.

Egun, mugimendu feministaren inguruan gauden emakumeak, talde ezberdinetakoak, zein modu indibidualean etorritakoak, indarkeria sexistaren kontzeptua birpentsatzeko batu gara egungo egoerari erantzuteko estrategiak lantzeko helburua izanik.

Esparru ezberdinetako 300 feminista inguru, gure ahotsak elkar entzuteko, modu kolektiboan diagnostiko bateratu bat adosteko eta erantzun dinamika indartsu bat aurrera eramateko balio izan digute jardunaldiak.

Jatorri Dibertsitateak, funtzio dibertsitateak, generazio dibertsitateak, gorputz dibertsitateak, feminismoaren periferian bizi izan ohi diren borrokak, beren lekua aldarrikatu dute ere. Egin nahi ditugun aldaketak benetan guztiontzat izatea nahi baditugu, borroka hauek guztiak nahita ez kontuan izan behar ditugu.

Haserre gaude! Eta hau adierazteko, kale okupazioak eta ekintza zuzenenak izaten ari duten protagonismoaz mintzatu gara. Besteak beste, erasoen kontrako gaueko manifak, jaietako erasoen kontrako protokoloak edo eta talde feminista ezberdinek autogestiorako okupaturiko espazioei buruz.

Egunez egun, herriz herri, balore eta jakintza kolektiboak eraikitzen ari ditugu egungo eredu patriarkala eta honen botere harremanak eraldatzeko. Ehuntzen ari garen Sare feministaren bitartez, gure bizitzako eremu ezberdinak busti eta emakumeoi miseriara kondenatu nahi gaituen eredua gainditzeko eguneroko iraultza aurrera eramaten ari gara. Bide honetan, emakumeok subjektu politikoak bilakatu gaitezen autodefentsa feminista eta Jabekuntza prozesuak klabe dira.

Ezin dugu ahaztu ezta ere, egungo kapitalismo neoliberalak eta honen atzean dauden merkatuen logikak gure gorputzak eta biziak goitik behera zeharkatzen dituela. Sistema honek, oso argi dauka zeintzuk lanak aitortu eta baloratu behar diren eta zeintzuk ez. Honen ondorioz, emakumeak pobreziara eta prekarietatera kondenatu nahi gaituzte. Sexu langileak, etxe langileak edo zaintza sektorean lanetan dauden langileak haien testigantza gogorrak azaldu dizkigute eta hauei aurre egiteko aurrera eramaten ari dituzten estrategiak gurekin konpartitu dituzte.

Bukatzeko, jardunaldi hauen helburu nagusienetarikoa bazen, Euskal herrian 2013.urtetik martxan daukagun protokoloa berraztertzea eta berritzea. Tresna hau, Euskal Herrian erailketa sexista bat dagoenean erantzun mankomuna bat artikulatzeko erabiltzen dugu. Azken urteetan mugimendu feministatik abizaritako hainbat erantzun eta praktika ezberdinak kontuan izanik, protokolo honen ahultasunak eta indarguneak aztertu ditugu eta hobetu beharrekoak identifikatu aurrerantzean tresna eraginkorrago bat izan dezagun. Lan taldeetan egoeraren dignotikoa egin dugu eta ondorengo lau ardatzen inguruan hobetu beharreko proposamenak landu ditugu:

- Artikulazio feminista: Mundu martxako protokoloa erailketa sexistetatik arago aktibatu behar dugu? Noiz? dinamika honen baitan dagoen sare feminista nola artikulatzen eta zabaltzen dugu ?

- Instituzioekiko harremanak : Ze interlokuzio mota nahi dugu, norekin eta zertarako?

- Gainontzeko mugimendu sozialekin harremanak: Mugimendu feministatik arago, Zeintzuk eragile eragiten ari dira indarkeria sexistaren kontrako borrokan eta nola egin dezakegu haiekin elkar lana borroka indartzeko?

- Ohiturak eta korpolaridadeak: zein ekintza motak egin behar ditugu adibidez emakume bat eraila izaten denean ,gure erantzunak amorrua eta tristurarekin konektatu ahal izateko?

Ezin dugu aipatu gabe amaitu, jardunaldien hauen baitan egindako mobilizazioa. Honen helburua, egun Turkiako gobernuak herri kurduaren aurka erabiltzen ari duen errepresioa salatu eta honen baitan emakume Kurduarrak eta Turkiarrak bereziki pairatzen ari dituzten erasoak salatu nahi izan ditugu. Besteak beste, azken asteetan 370 emakume elkarte baino gehiago itxi dituzte Erdoganek inposaturiko salbuespen egoeraren aitzakia pean. Hau dela eta, gure elkartasun internazionalista feminista osoa adierazi nahi izan diegu beraien eskubideen alde eta bortizkeria patriarkalaren kontra borrokatzeko antolatzen diren emakume guztiei.

Martxan jarraituko dugu denak aske izan arte!

Gora borroka feminista.

 

Elkarbanatu!

AGENDA