Martxan jarraituko dugu emakume turkiar eta kurdu guztiak aske izan arte!

KJA (Emakume kurdu askeen kongresua) VAKAD (Van emakumeen elkarte), Rainbow Emakume elkartea,  Selis Emakume elkartea, Muş Emakume etxea, Bursa Panayır emakumeen elkartasunerako elkartea, Adıyaman Emakume elkartea;  Ceren Emakume elkartea, eta beste 370 elkarte itxi egin ditu Turkiako gobernuak, larrialdi egoeraren aitzakiapean Azaroaren 13 igandean. Turkiako Emakume Mundu Martxak bilera egiten zuen egun bera baliatu du gobernu faxistak elkarte guzti hauek isteko.

Turkiako Emakume mundu martxaren mezua jaso dugu, honakoa dioena:

Emakume elkarteen itxiera, emakumeonganako eraso ugari ematen diren momentuan eman da, bortxaketak, sexu jazarpena... goraka doazenean. Honen kontrako inolako neurririk ez du hartu gobernuak, kontrakoa, emakumeonganako erasoetan sakontzen du itxiera hauekin.

Larrialdi egoerak eta honen aitzakiapean bultzatzen ari diren legeak beherala geldiarazi behar dira eta bizitza demokratikorako neurriak berrezarri.

Emakume guztiei dei egiten dizuegu, altxatu zaitezten, zuen elkartasuna eta sororitatea erakuts dezazuen eta erregimen izugarri, matxista eta hertsatzaile honi arkakotasuna erakutsi diezaiozuen. 

Emakumeen mundu martxa ezin duzue erreprimitu!

Turkiako EMMren koordinazioa.

2016ko Azaroaren 13an

ETIKETAK

Elkarbanatu!