Abortatzearen amesgaiztoa sare sozialen bozgorailuetatik

Irlandan emakumeek ez dute abortatzeko eskubiderik. Bertako Konstituzioak debekatu egiten du, eta ez da apenas salbuespenik debeku honetan. Urtero, baina, bost mila bat emakume atzerrira doaz abortatzera. Hala diote Irlandako Planifikazioa Familiarreko elkarteen datuek.

Iturria: Oihana Llorente - Naiz+

Haietako bat da Heartbroken&Punished, –bihotz hautsia eta zigortua– erabiltzailearen atzean dagoen emakumea. Okasiorako sortutako Twitter eta Instagram kontuetan abortatu ahal izateko bizitakoak kontatzen dizkigu, beti abortatzekoa debekua ezeztatzea galdegiten duen #itstimetorepeal traolaz lagunduta.

"Lehenengo mezu honetan espero duen haurrari heriotzara kondenatuko duen gaixotasuna detektatu diotela azaltzen du. Bizirik jaiotzea lortuko balu ere, minutu edo ordu gutxiren buruan hilko litzatekeela adierazten du amak, baina, hala ere, Irlandan abortatzerik ez duela salatzen du. Familian, gainera, badute behar bereziak dituen beste seme bat eta hortaz ez zaie erraza egingo abortatzeko Liverpoolera bidaiatzea."

"Guretzako gogorra bada, pentsa gure aurretik bakarrik etorri diren emakumeentzat."

"Dena ondo joan da. Errehabilitazioan gaude."

Abortatzeko atzerrira ihesi egin behar izan duen azken emakumea izan nahiko luke sare sozialak bozgorailu hartu dituen honek. Borroka honetan bere aletxoa jarri duelakoan, Irlandara, etxera, bueltatzen da sabela huts, kontzientzia lasai eta burua argi: legea baliogabetzeko unea da.

ETIKETAK

Elkarbanatu!