Sei urtean 33 feminizidio izan dira Hego Euskal Herrian

33 horietatik 17 emakume bikotekideek edo bikotekide ohiek hil dituzte. Beste sei senideek hil dituzte.

Feminicidio.net egitasmoak emakumeen hilketen erradiografia aurkeztu du, feminizidioaren ikuspegia kontuan hartuta.

Iturria: Onintza Irureta - Argia

2015eko datuak emateaz gain, azken sei urteotako emaitzak eskaini ditu. Datuok ez dute bat egiten Espainiako Gobernuak ematen dituenekin. Gobernuaren arabera, 2010-2015 epealdian 390 emakume hil ziren genero indarkeriagatik, eta feminicidio.net egitasmoaren arabera 681. Genero Indarkeriaren aurkako Babes Neurriak  1/2004 Lege Organikoaren arabera, hilketatzat hartzen dira gizonek haien bikotekideak edo bikotekide ohiak hiltzen dituztenean. Feminicidio.net egitasmoak berriz, transfobia, prostituzioa, narkotrafikoa, haurrak eta testuinguru ekonomikoa kontuan hartzen ditu besteak beste.

Hego Euskal Herrian 33

Erkidegoka eskaintzen dira datuak. Hona Hego Euskal Herrian nork edo zergatik hil dituzten emakumeok:

EAE: Guztira 30; 16 (bikotekideak edo bikotekide ohiak), 6 (senideak), 3 (lapurreta), 2 (prostituzioa), 2 (haurrak dira hildakoak), 1 (feminizidio ez intimoa).

Nafarroa: Guztira 3; 1 (bikotekideak edo bikotekide ohiak), 1 (haurra da hildakoa), 1 (feminizidio ez intimoa).

Feminizidioak eta hilketa motak Espainiako Estatuan (2010-2015)

Guztira 681

390: bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako hilketa. Espainiako Gobernuak genero indarkeriako hilketen datu ofizialtzat dituenak dira.

36: Feminicidio.net plataformak 36 gehitzen dizkio aurreko datuari.

90: senideak.

51: feminizidio ez intimoa.

51: lapurretagatik.

31: haurrak dira hildakoak.

22: datu nahikorik ez.

21: prostituzioa.

17: indarkeria komunitarioa edo ekonomikoa.

3: krimen antolatua edo narkotrafikoa.

2: kasu zalantzagarria, datu nahikorik ez.

1: gazteen arteko indarkeria.

1: transfobia.

1: bestelakoa.

 Hildakoaren jatorria

%69 Espainiako Estatukoa

%30 atzerritarra

%1 ez dakigu

Hildakoaren adina

%21 30 eta 39 urte artekoa

%20 40 eta 49 urte artekoa

Batez bestekoa: 46 urte

Hiltzailearen jatorria

%65 Espainiako Estatukoa

%29 atzerritarra

%6 ez dakigu

Hiltzailearen adina

%24 30 eta 39 urte artekoa

%24 40 eta 49 urte artekoa

Batez bestekoa: 44 urte

Feminicidio.es-en daukazue informazio guztia, gaztelaniaz. Orain arteko informazioa aurrerapen bat baino ez da. Azaroaren erdialdean datu gehiago aterako dituzte, baita gaiaren inguruko hausnarketa lanak ere.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA