KURDISTAN: ELKARTASUN FEMINISTA EH-TIK

Herri kurduaren aurkako erasoaldiak ez du etenik, baina 2015eko abiatutako jazarpena areagotu egin da azken egun hauetan: irakasleak, epaileak eta HDP Herrien Alderdi Demokratikoko hamabi parlamentari kurdu eta hainbat politikari atxilotu ditu Turkiako poliziak. Atxilotutakoen artean, Ayla Akat Ata eta Gultan Kisana daude, jardun-politikoan dabiltzan bi feminista. Erasoaldi honetan, bereziki, KJAren aurkako eta emakume militanteen aurkako oldarraldia salatu nahiko genuke. Era autonomo batean antolatu eta patriarkatuaren zein Turkiako estatu zapaltzailearen kontra aritzen diren militante feministak jo-puntuan daude. Azken 15 hilabeteetan 100 bat emakume torturatu eta atxilotu dituzte. Erresistentzia eta antolakuntza oinarri izanik, Kurdistango emakumeak borrokan jarraitzen dute, sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Euskal Herriko Bilgune Feministatik gure babes eta elkartasuna adierazi nahiko genieke Kurdistango herriaren alde eta patriarkatuaren kontra borrokan dabiltzan herritarrei, eta bereziki emakume guztiei.

 

KJA AURRERA!
ELKARTASUN INTERNAZIONAL FEMINISTA

GORA BORROKA FEMINISTA

2015eko erasoaldiaren mugarriak:

-Urtarrilean: Seve Demir, Pakize Nayır eta Fatma Uyar astelehenean erail zituen Turkiako poliziak buruan tirokatuz. Demir, EMMko sustatzailea izan zen. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxatik babes osoa erakutsi nahi diegu emakume borrokalari hauei zein Kurdistango herriari

-Apirilean: JIN, JIYAN, AZADI Emakumea, bizitza, askatasuna. Pasaden apirilaren 10ean Turkiar Poliziak KJAren (Emakumeen Kongresu Askea) Amedoko egoitzan sartu eta material guztiak konfiskatzeaz gain, 6 militante feminista atxilotu eta 4 espetxeratu zituzten. Gure gaitzespen eta elkartasun osoa helarazi nahi dugu.

-Irakasle, epaile eta hedabideen ostean, traba egiten dioten politikariak jarri ditu jomugan Recep Tayyip Erdoganen gobernuak: atzo HDP Herrien Alderdi Demokratikoko hamabi parlamentari kurdu atxilotu zituen Turkiako Poliziak. Tartean daude alderdiko bi presidenteak, Figen Yuksekdag eta Selahattin Demirtas; biak espetxean sartu dituzte behin-behinean. Beste lau diputaturen aurkako atxilotze aginduak ere eman dituzte, eta gehiago izan daitezkeela jakinarazi du HDPk: «Kolpe honekin, demokrazia amaitu da Turkian». Asteburuan izan egin diren protestetan ehundaka lagun atxilotu dituzte.

-Emakume Mundu Martxako Kurdistango kide den Gültan Kisanak espetxeratua izan da, eta honen aurrean, Bilgune Feministatik gure elkartasun eta indar guztia bidali nahi diegu Gültani berari zein Turkiako errepresioa pairatzen ari den herri Kurduari.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA