Indarkeria Matxista Birpentsatzen: Feminismotik Erantzunak Martxan!!

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa (EMM) osatzen dugun talde eta eragileei betidanik kezkatu gaitu indarkeria matxista, urte guzti hauetako jardunean oinarrizko aldarrikapen eta jardun izan dugu. Azken urte hauetan Mugimendu Feminista, beste eragileekin batera, indarkeria matxistari erantzuteko estrategia berriak eta hausnarketa berriak bideratu ditu, horregatik uste dugu aproposa dela Euskal Herriko Mugimendu Feminista batzea eta Indarkeria Matxistaren inguruko hausnarketa eta adostasun zabal bat berriro ere bideratzea.

Dakizuen moduan aurreko urriaren 14ean EHko Mundu Martxaren asanblada orokorra burutu genuen indarkeria matxistaren jaurdunaldiak aurkeztu eta gure protokoloaren lehenengo analisi bat egiteko. Lantaldeka gaur eguneko protokoloaren hutsune, indargune, aukera, arriskuak eta hobetzeko proposamenak landu genituen. Etorri ez zinetenentzat, jaurdunaldiak baino lehen atxikituta doan taula bete eta bidaltzeko aukera izanen duzue. Ekarpen guztiak sistematizatuko dira eta propotoloa berritzeko oinarri izango ditugu

 

IZENA EMATEA:HEMEN SAKATU

 

Egitaraua 

azaroaren 18a (Ostirala) 

18:00. Ponentzia Markoa (Indarkeria Matxista kokatzen duen hitzaldi teorikoa) 

19:30. Mahaingurua: Sistemarteko indarkeria, gure gorputzetatik eta esperientzietatik hitz egiten.

 

azaroaren 19a (Larunbata)

10:00-11:30 (Bi mahainguru aldi berean) 

Mahaingurua: Ekintza zuzenak

Mahaingurua: Indarkeria Matxistak Birpentsatzen 

11:30-12:00: Atsedena

12:00-13:30 (Bi mahainguru aldi berean)

Mahaingurua: Jaiak eta Indarkeria Matxista

Mahaingurua: Indarkeria Matxistei aurre egiten

15:30-19:00 Asamblada Orokorra: EMMko Protokoloa Berritzen

22:00 FESTA. 

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA