Geure memoria. Testimonios mujeres lesbianas

Miradas atrevidas liburuaren bigarren partea eta webgunea kaleratu dituzte Aldarteko eta EHGAMeko kideek.

LGTB memoria historiko kolektiboa berreskuratzeko gunea da hau. Hemen “Miradas atrevidas: begirada ausartak” liburua aurkituko duzu, eta bai izen bereko dokumentala ere. Berton EAEn frankismo eta trantsizio garaiko bizitza eta maitasun gay-lesbianoko istorioak biltzen dira.

Hauxe Begirada ausartak, lekukotasun berriak 2. liburuko lehen orrian idatzi dutena:

Orain urte bi BEGIRADA AUSARTAK izeneko liburua aurkeztu genuen. Bertan, Frankismoa eta diktadura osteko lehen urteetan Euskal Herriko gay eta lesbianek bizi izandakoaren lekukotasunak bildu genituen, bai eta garai latz horren inguruan egindako azalpena eta azterketa ere. Orduan aitortu genuen bezala, atsekabetuta geunden lekukotasuna eskaini zutenen artean emakumeak oso gutxi izan zirelako. Hutsune hori emakume lesbianek jasan izan zuten, eta oraindik jasaten duten, bazterkeriaren ondorioz izan zela nabarmendu genuen, halaber.

Haatik poz handiz aurkezten dizkizuegu oraingoan emakume sorta batek emandako lekukotasunak. Pairatutako ukazioa behin eta berriro agertzen zaigu emakumeon hitzetan, baina baita, eta batez ere, emakumeen askapenaren alde egindako borroka ere; bereziki emakume lesbianen askatasunaren alde hartutako konpromisoa eta egindako borroka.

ETIKETAK

Elkarbanatu!