Nazioarteko III. topaketa ekosozialistak

Irailaren 23, 24 eta 25ean Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistak antolatu dira (tartean, Asanblada sozio-sindikalean parte hartzen dugun sindikatuak eta hainbat eragile) eta mezu honen bidez, bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Informazio gehiago: www.alterecosoc.org 

Humanitatea bidegurutzean dago: edo sistema ekonomiko eta politikoa aldatzen dugu edo hondamendira goaz. Hondamendiaren sustraian, etenik gabe metatzearen dinamika hedakorrean, kontsumismoan eta merkantzien fetitxismoan oinarritzen den ekoizpen, birsorkuntza, banaketa eta kontsumo sistema dago, kapitalismo heteropatriarkala. Sistema horrek desberdintasunen hazkundea, injustizia soziala, pobrezia eta bazterketa dakar.

Nazioarteko III. Topaketen antolatzaileok, krisiari sistema kapitalistak emandako erantzunak konponbide faltsuak direla uste dugu, azken finean, planetaren suntsipenaz baliatzen diren negozio eredu berriak baitira. Sistema politiko eta ekonomikoari alternatibarik ez dagoela sinetsarazi nahi digute, baina azken urteetan, ehunka esperientzia, proiektu eta alternatiba sortu dira munduan zehar, baita Euskal Herrian ere (Alternatiben Herria edota Euskal Herriko eskubide sozialen Karta, kasu). 

Nazioarteko deialdi honekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu zuen erakundeetako ordezkari edo norbanako gisa, berau zabal dezazuen eta eztabaidetan aktiboki parte hartzera animatuz. Eztabaidarako 2 ardatz proposatzen ditugu:

  1. Urgentzia ekologikoaren eta larritasun sozialaren aurrean trantsizio ekosozialista.
  2. Troika ala Europako herriak: demokrazia, burujabetza eta justizia soziala

 

EGITARAUA: http://alterecosoc.org/programme/?lang=eu

IZEN EMATEA: http://alterecosoc.org/inscription/?lang=eu

Topaketei ATXIKIMENDU INDIBIDUALA (pertsonala) emateko: http://alterecosoc.org/?lang=eu

TALDE/ERAGILE atxikimendua bideratzeko (tokian tokiko eragileak ere bai, animatu!): http://alterecosoc.org/firmar-como-organizacion/?lang=eu

Bilbon elkar ikusiko dugulakoan, ongi bizi!!

 

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!