Festak askatasunez bizi nahi ditugu!

Azken asteetan, Ibarra, Irun, Gasteiz... herriko festetan emandako erasoen berri izan dugu. Berezitasun bat izan dute eraso hauek, Burundanga edo antzeko droga baten eraginpean erasotuak izan baitira.

Alarma soziala sortzea baino, jendea informatzea da gure helburua, informazioa boterea dela sinetsita baikaude. Aurretik ohartzea eta jabetzeak parranda eta jai giroan ondo pasatzeko aukera ematen digu, betiere ingurukoen zaintza eginez. Honela, parranda askatasunez egin ahalko dugu, beste batzuek guk egin nahi ez duguna egitera bortxatu gabe.

Sustantzia bera gehiago ezagutzea garrantzitsua da, eta horretarako biziki gomendatzen dizuegu Antxeta Irratiak egindako elkarrizketa hau entzutea. Ai Laket elkarteko Unaik azaltzen du drogak berak zein eragin dituen.

Argi utzi nahi dugu, droga honen eraginpean egiten diren kontaktu, harreman sexual, edo kontsumo behartua erasoak direla, eraso sexualak. Hauek ekiditeko, harreman sare eta babes sare feministen aldarria egiten dugu, txosnagune edo jaigunean denon konpromisoa eskatuz. Horretaz gain, erasoei aurre egiteko kapazak garela eta autodefentsa feminista edozein momentutan erabiltzea guztiz zilegia dela azpimarratu nahi dugu.

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!