BELDURRAK GUREKIN JAI! Ekin Autodefentsa Feministari! liburuxka atera genuen duela urte batzuk. Inprimatu genituen ale guztiak agortu direnez, liburuxka bera sarean jartzea erabaki dugu, guztion eskura egon dadin.
Autodefentsa feministaren oinarriak zeintzuk diren, eta norbere buruaren zaintza eta lanketa egiteko hainbat gomendio bildu genituen. Autodefentsa Feminista zer den jakin nahi baduzu tresna paregabea da honakoa.
Hori bai, gaian sakontzeko hoberena ikastaro batetara hurbiltzea izango da. Kuxkuxeatu zure inguruan, seguru aski aukeraren bat edo beste izango duzula. Uda partean hainbat ikastaro antolatu izan dira festen atarian. Bestela, jo Emagingo gure lagunengana. Urteak daramatzate horrelako formakuntzak eskaintzen.
Online Kurtsoa: "Botere korporatiboa pandemia garaian. Enpresa-agendak eta jardunbideak, nazioartekotze-politikak eta herri-erresistentziak". OMAL
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren Asanblada Irekia
LARUNBATA 10:30-12:30