Gasteizko mugimendu feministaren salaketa azken bi eraso sexisten aurrean

Aranako jaietan bi eraso sexista egon direla salatu du Gasteizko Mugimendu Feministak. Bi emakume erasotu zituzten, haietako bat adingabea.

Iturria: Hala Bedi irratia - Argia

Osakidetzak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak kasuaren aurrean izan duten jarrera gogor salatu dute, eraso sexisten aurka dagoen protokoloa ez dutelako bete.

Hala Bedi, Mugimendu Feministako kide diren Marina Sagastizabal, Maider Dominguez eta Aitziber Romeroren hitzak jaso ditu bideoan. Gertatutakoa azaldu, salaketa egin eta etorkizunerako hartuko dituzten neurrien berri eman dute. Besteak beste, Gasteizko jai guztietan 24 orduz erantzungai egongo den telefono zenbakiaren berri eman dute: 688 652 901

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA