Izaro Antxia eta Ares Piñeiro transexualak eta Josebe Iturrioz aditua dira dokumentaleko protagonistak. Oraindik tabua den gaia jorratu dute EHUko zortzi ikaslek.
Iturria: Onintza Irureta Azkune - Argia
Zortzi Produkzioak-eko kidea da Ane Murua, eta hark adierazi digunez, oraindik tabua den gaiari heldu diote ikasketetarako egin behar zuten lan baterako. Dokumentalaren bidez jendeari transexualitatea zer den azaldu nahi diete, eta horretarako elkarrizketatu dituzte Ares Piñeiro eta Izaro Antxia (ARGIAko 2.512 zenbakian, alegia, ekainaren 15etik aurrera kalean izango den ARGIAn elkarrizketa egin diogu). Kontzientzia dutenetik haien bizimodua nolakoa izan den kontatzen dute, zein bizipen izan dituzten haien gorputzarekin eta inguruko jendearekin.
Zortzi Produkzioak taldea ondokoek osatzen dute: Oihane Garcia (zuzendaria), Izaskun Gutierrez (errealizadorea), Miren Solozabal (gidoilaria), Naroa Garzon (argazki zuzendaria), Paula Ayerdi (produktorea), Ainhoa Bayano (zuzendari artistikoa), Iñigo Arizkorreta (kamera) eta Ane Murua (soinu teknikaria). EHUn Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari dira.
Online Kurtsoa: "Botere korporatiboa pandemia garaian. Enpresa-agendak eta jardunbideak, nazioartekotze-politikak eta herri-erresistentziak". OMAL
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren Asanblada Irekia
LARUNBATA 10:30-12:30