Feminismo islamiarrean, beldur barik jarrera

Oraingo honetan zenbait estereotipo deuseztatzera gatoz. Bereziki hurrengo hauek: batetik, ezinezkoa dela islamiarra den feminismo bat; eta, bestetik, islam-a praktikatzen duten neskak, gixajo batzuk direla, zapalduak direla, erabakitze aukerarik gabekoak…

Iturria: Beldur Barik

Feminismo islamikoa existitzen al da?

Noski baietz! Gizarteak, kulturak eta bizitzeko moduak anitzak dira, eta honekin batera emakumeon beharrizanak interesak eta eskaerak ere bai. Horregaitik ezin daiteke feminismoari buruz hitz egin, baizik eta feminismoei buruz. Gaur egun, neskak bizi garen testuinguru kulturalak oso ezberdinak dira eta, beraz, joera ezberdinak sortu eta garatu dira: feminismo radikala, anarkofeminismoa, feminismo ekologikoa, feminismo lesbikoa, ezberdintasunaren feminismoa… eta guzti horiekin batera, feminismo islamikoa.

Feminismo islamikoa emakume islamikoen eskubideen aldeko protesta eta berritze mugimendu bat da. Feminismo islamikoarekin emakume islamiarrak, mendebaldekoak bezala, diskriminazio eta zapalkuntza egoera batetik abiatzen direla onartzen dute; horregaitik, emakume feministak eta emakume musulmanen beharrizanak argitzera emanez egiten diote aurre zapalkuntza egoera horri.

Beraz, galdera orokor bat… emakumeak zapaltzen dituen sistema zein da? Nork zapaltzen ditu? Norbaitek patriarkatua izendatu du? Bai? Beno, ba hor dago koxka. Patriarkatuak mendebaldekoak zein musulmanak diren emakumeak zapaltzen dituela. “Esto es así, aquí y en la China” norbaitek zioen moduan. Emakume musulmanak patriarkatuari aurre egiten diote, emakumeen zapalkuntza sistema den heinean, eta islamaren barruan bereizketa orogandik aske izan nahi dute. Bere ohitura kulturalak alde batera utzi nahi ez dutenak dira, eta gizarte musulmanetan dauden matxismoa eta sexismoa ukatzen dute.

Patriarkatuari aurre egitea: mundu guztiko emakumeak amankomunean dugun zerbait. Eta hori da feminismoaren xedea. Feminista islamikoen helburua da patriarkatuarekin amaitzea, eta baita Coran-aren interpretazio patriarkalei aurre egitea ere. Horregaitik, eskubide berdintasun bati zuzenduak dauden irakurketak egiten dituzte, estereotipo eta fundamentalismo islamiarrarekin bukatzeko.

Horrela dio Hajar Samadi Bidaya EAEko emakume musulmanen elkarteko kideak Brigitte Vasallo (gehiago irakurri nahi baduzu Brigitte Vasallo-ren inguruan, hemen sakatu ) idazle eta kazetariari emandako albiste batean:

Islamaren irudi maskulinoa jasotzen dugu kanpotik. Zenbateraino da erreala irudi hori?


H. S.: Gauza bat argi utzi nahi dut: munduko emakume guztiak sistema patriarkalaren menpean gaude, musulmanak izan edo ez. Baina emakume musulmanen inguruan hitz egiten denean, arazoa beti da islama. Mendebaldean errealitatea sinplifikatu egiten da, eta erru guztia musulman matxista bizardunena da. Baina diskurtso errukior horiekin ez dugu inongo arazorik konponduko. Jakin beharko genuke zer dagoen diskurtso horien atzean, baina, horretarako, nazioarteko politika gaietan sartu beharko genuke.

Berria-ko albiste osoa irakurtzeko hemen sakatu.


Patriarkatuak emakume guztiak zapaltzen gaituen heienean… zergaitik emakume islamiarraren estereotipoa?

Mendebaldeko kuturetatik askotan, “gurea hoberena” delaren ustean gordeta, askotan, emakume islamiarren irudi estereotipatua jaso da. Bai, emakume islamiarra eskubide gabekoa, gixajoa, islam-aren esklabua, zapaldua… erakusten digun estereotipo hori. Eta zapalkuntzarekin amaitzeko modu bakarra, erlijio islamiarra alde batera uztea dela. Zapalkuntza batetik atera nahi beste zapalkuntza bat ezarriz.

Luze hitzegin genezake honi buruz… Baina estereotipoekin bukatzea oinarrizkoa da indarkeria sexista guztiei aurre egin nahi badiegu, heltzen diren lekutik, kulturatik, erlijiotik… Eta indarkeria sexista horri aurre egiten dion ekimen bat, Té-encuentro a da. Vitoria-Gasteizen burutu da zenbait alditan, eta hurrengoa larunbata honetan izango da. Estereotipoekin apurtzeko modu bikaina da.

te encuentro

Gehiago irakurri nahi baduzue guzti honi buruz… hemen utzi nahi dizkizuegu bi proposamen. Bata Itziar Zigaren “Devenir Perra” liburua. Ziga-k “Hijabs y minifaldas: tanto escándalo por tan poca tela” atalean emakum musulmanei buruz hitzegiten digu, eta honela bukatzen du kapitulua:

Juntas y revueltas

 

Las moras son sumisas por anudarse un hijab y nosotras somos putas por enseñar los muslos. Todas tenemos que soportar la violencia secundaria de quienes dicen defendernos. Todas tenemos que aguantar que se nos trate como a estúpidas, que se nos enfoque con una luz muy blanca, pretenciosa y estigmatizante, que see nos arrebate la propia voz con la excusa de que no sabemos lo que decimos. Todas calibramos al salir de nuestras casas cada día que, lo que llevemos o no llevemos encima de nuestros cuerpos, condicionará la tranquilidad, el rechazo o la incomodidad en neustro contacto con el mundo exterior. Todas desearíamos a veces ser invisibles.

 

Yo propongo desde aquí una gran manifestación de moras y cristianas, con minifaldas y hijabs, encontrarnos y mezclarnos hasta ser irreconocibles, gritar juntas: dejadnos en paz, no necesitamos vuestra amenazadora protección.


Eta bigarren proposamena da Helena Gutierrez-en “Unos baklava por favor” elebarria. Estereotipoekin amaitzeko arma ederrak baitira umorea eta ironia…

Izendatzen ez dena ez dela existitzen esan dugu zenbait alditan… Ba feminismo islamikoa existitzen da… beraz izendatu dezagun! Feminismo islamikoa ere #BeldurBarikJarrera duelako! Ezagutu ditzagun feminismo gehiago!

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA