Etxekogizon lanetan, zaratarik atera gabe

Pello Ulazia Ibarzabal (1966, Mutriku) hamar urtez arduratu da etxeaz eta hiru seme-alabez, etxetik kanpoko enplegurik izan gabe. Urtetako bizipenetan oinarrituta Isilean erakusketa antolatu du. Mendeetan emakumeek isilean egindako lan duinari omenaldia egin nahi izan dio, eta era berean, gizonek ere zaintzaren ardura hartu behar dutela aldarrikatu. Gizonak “iraultza” isilik egin behar duela uste du Ulaziak, zalapartarik gabe. Andoaingo Bastero Kulturgunean egon zen erakusketa udaberri hasieran. Hurrengo erakusketak Mutrikun eta Hernanin izango dira.

Iturria: Onintza Irureta Azkune - Argia

Argazkiak: Dani Blanco

ETIKETAK

Elkarbanatu!