Mintza sala...

Hazparneko Emazteek diote taldeak, Baionako apaiz bati egindako pederastia salaketaren aurrean, honako oharra bidali digu:

Mintza  sala...susta hoinbeste sofrikario sortzen dituen "pedofilia"
 ixiltasunetik ateratzeat menturatzen diren emazte-gizon- ama guziak.
..

 


Susta eta lagun eutsezina aipatzerat menturatzen direnak;gure Euskal jendartean dagoen "omerta"ri bidea moztuz.


Parte hartu ixiltasunaren haustean, azkarrenek ahulagoen bizkar daukaten  poderea, adinekoek adin gabeko ahulagoeri buruz, gizonek emazteri buruz daramaten menperakuntza salatuz.


Denak irabazdun izanen gira eta bizitzen ahalko berdintasunezko jendarte
batean , zointan bakotxaren duintasuna errespetatua izanen den.

Oroigarri ttipi bat , hitz maltzurrak argitzeko....

"Pédophilie"Grekeraz "paidos"=haur......

                                 "philos"=lagun.....


Bizkitartean....kriminalitatea da hor agertzen...agintari heldu batek haur bat menperatzen duelarik


Berdin, emazteri buruzko bortizkeriarik, ez ditaike izan onharpenik gabe..


Bortxaketa aipatzen delarik, hersturazko sartze (zakil,esku edo ekai)
Sexu erasoaldi aipatzen delarik, izan ditaike bortxazko  hunkitze,argazki etab


Arduraduna (gehienetan gizonezkoa), eria izan ditaike, bainan gehiengoan ekintza konziente bat, aitzinetik pentsatua,konfiantza enganatze bat, Frantses edo Euskaldun jendarteak jasaiten duena, bada ez bada,gerizatu behar luketen erlijione edo irakaspideko erakundeek.

Egun, erakunde horiek, (eliza, hezkuntza, politiko erakundeak ) aipu dira.

Premiazkoa da egoera hori iraunkortzerat ez uztea  Ez gaiten izan hobenkide
Ixiltasuna kraska dezagun.eta sustenga, denen duintasuna errespetua izan
dadien , taldeetan,edo langile sozialetan borrokatzen diren gizon-emazteak.

eta hala beharrez, ez uzkur izan deitzeko.

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA