Etxebizitza eskubidearen aldeko jardunaldiak

Euskal Heriko Eskubide Sozialen Kartatik hitzaldi sorta bat antolatu dugu etxebizitza eskubidearen inguruan hausnartzeko. Animatu!
 

AGENDA SOZIALA aurkeztu genuenean iragarri bezala, ETXEBIZITZA ESKUBIDEAREN ALDEKO JARDUNALDIAK antolatu ditugu datorren astean. Atxikirik duzuen kartelean,hitzordu zehatzak aurkituko dituzue. Bartzelonakoa den HERNAN CORDOBAk hartuko du parte hitzaldi guztietan (La Ciutat Invisibleko bazkidea, La Borda Cooperatibako sortzaileetako bat eta Sants auzoan etxebizitza-kooperatibismoaren inguruan gertatzen ari denaren arduradunetako bat), tokian tokiko eragile sozialekin batera.

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA