Ibilaldia gune ez sexista bilakatu dagigun!

Ibilaldia gune ez sexista izan dadin Eragile Morea sortu dute Durangoko Ibaizabal ikastolako kideek. Bertan parte hartzeko eta formakuntzarako deia luzatu dute.

Euskal Herrian, jai parekideen errealitatea amets bat da oraindik. Gezurretan ibiliko ginateke gure Ibilaldia parekidea izango dela esango bagenu. Gorputzak era dikotomikoan banatu eta praktikak, horren arabera sailkatzen dituen iturritik edaten dugu guk ere. 


Hala ere, Euskal Herriko Mugimendu Feministak egindako ekarpena eta lana aintzat hartuz, gure jai honetan urratsak eman ditugu. 


Alde batetik, eraso sexistak egonez gero, Ibilaldi egunean lan egingo dutenen eskura egongo da aurrez formazio batean aurkeztu den protokoloa
Bestetik, eragile moreak deritzon figura bat sortu dugu. Erasoak prebenitzeko zaintza lana egingo duten boluntarioak dira. Hauek more koloreko peto bat eramango dute eta bi modutara agertu daitezke. Bat, egun guztian zehar, gune guztietan egongo diren txandetan zaintza eginez, eta bi, egun guztian zehar, egiten dutena eginda, paisaia morez (erasoen aurkako jarreraz) tindatzen.


Izen eragile more! 
Horretarako, antolatu dugun formazio saiora hurbildu zaitez! Maiatzaren 19an, osteguna, arratsaldeko 18.00tan Kurutziaga Ikastolan. 

ETIKETAK

Elkarbanatu!