Gulabi gang (sari arrosak)

Indian, hamar minututik behin emakume bat desagertzen da, eta 22 minututik behin emakume bat bortxatzen dute. Azken 40 urteetan emakumeenganako indarkeria sexista, bortxaketak batez ere, %1250ean igo dira.

2013. urtean soilik, 33.707 kasu “ofizial” egon ziren. Gainera, 2005 eta 2006 urteen artean gobernuak egindako galdeketa baten ondoren, gizonezkoen %51 eta, emakumeen %55ak onartzen dute etxeko biolentzia kasu batzuetan onargarria izan daitekeela. 

Iturria: Nahia eta Garazi - Topatu.eus

Egun batean, Bundelkhanden Uttar Pradesh Indiako Iparraldean kokatzen den zonaldeko emakume batek gizon bat bere emaztea gogor jipoitzen ikusi zuen. Emakumeak, Sampat Pal Devi izenekoak, arnas hartu, eta zuzenean gizonarengana jo zuen, hari aurre egiteko intentzioarekin, baina gizonak bi emakumeak bortxatu zituen. Sampat Pal Devik ez zuen amorerik eman, eta hurrengo egunean, banbuzko makilekin eta beste bost emakume gehiagorekin bueltatu zen gizonarengana. Guztien artean jipoi ederrak eman zizkioten. 

Berehala zabaldu zen berria lau haizetara, eta Indiako emakume askok bat egin zuten Sampat Pal Devirekin. Ordutik, banbuzko makilekin agertzen ziren hainbat emakume talde agertu ziren emakumeen aurkako indarkeria salatzeko. Indian emakumeak saretzen eta elkartzen hasi ziren, aldarri bakar batekin: emakumeen eskubideen defentsa. 

2003. urtean, Sampat-ek, haren herrian, emakume langileak batzen hasi zituen kooperatibak sortzen hasteko, baina, auzokide eta familiarrekin zituzten liskarrak lausotzeko ere. Emakume hauek batzen hastean, haien senar biolentoen aferari konponbide bat bilatzen hasi ziren. Geroz eta ekintza oldarkorragoak aurrera eramaten hasi zituzten, eta emakume langileen babesa handiagotzen joan zen.

Horrela, 2006ko martxoan, sari arrosen armada sortu zuten. 25 soldadu guztira, eta 40 eta 60 urte tartekoak ziren (gehiengoak alargunak), ezberdintzen zituen sari arrosa hartu zuten uniforme gisa eta lathi, banbu makila, Indian borrokatzeko ohikoa dena, armatzat. Arrosa kolorea hautatu zuten, iraultzaren kolorea baita haientzako. 

Haien helburua emakume eta txiroak bortxaketez babestea da baina ustelkeriaren aurka eta giza eskubideen alde borrokatzen dute ere. Haien presentzia lurralde pobreenetan handiagoa da eta are gehiago nekazal guneetan. Indiako ohitura den haurren ezkontzen aurka ere bortizki egiten dute. 

Feministak dira: emakumeentzako eta emakumeekin lan egiten dutelako, emakumeen burujabetzaren alde lan egiten dutelako. Autodefentsa erraminta gisa defendatzen dute, haien kontra badoaz ez dutelako aurpegiaren beste aldea jarriko. 

Egun, ia 100.000 soldaduz osatutako armada daukate. Dominazio maskulinoaren aurka borrokatzen dute: alabei ikasteko eskubidea kentzen dieten eta ezkontzak haurrak direnean prestatzen dituztenen aiten aurka; emakume bortxatuei laguntza eskaintzen diete, baina baita txiro edota kasta baxuko jendeari ere. Herrietan dauden gobernuko ordezkarien aurka ere egiten dute, ustelak direlako, emakumeentzako lan eskaintzarik egiten ez dutelako eta lurraren jabetzen banaketa injustua egiten dutelako. 


Gehiago irakurtzeko eta egin duten argazki eta bideo bilduma ikusteko jo hona

ETIKETAK

Elkarbanatu!