Fresneseko euskal presoek astebete daramate borrokaldian

Joan den astelehenean Fresneseko espetxean dauden euskal preso politikoek borrokaldia hasi zuten Itziar Moreno kideak jasaten duen isolamendua salatzeko. 

Bizi baldintzak hobetzeko Fresneseko emakumeen moduluan dauden presoek egindako protesta sinbolikoarekin hasi zen dena. 40 lagunek egin zuten bat hamar minutu iraun zuen protestarekin ("patio blokeo sinboliko bat" izan zen Etxeraten arabera), tartean presondegi horretan dauden Itziar Moreno, Iratxe Sorzabal eta Ekhiñe Eizagirre euskal preso politikoek.

Morenori protestaren “bultzatzaile nagusia” izatea leporatu zioten eta isolamenduan sartu zuten maiatzaren 2an. Neurri horren kontra Sorzabalek eta Eizagirrek ere zigor ziegara eraman ditzatela bultzatu zuten. Gizonen moduluan dauden euskal presoek berriz, gose greba mugagabeari ekin zioten, Morenoren egoerarekin bukatzea helburu gisa jarrita.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA