Datu argigarriak plazaratu ditu The Guardian egunkari britainiarrak: iritzigile moduan ari diren kazetari gehienak arraza zuriko gizonak dira. Aldiz, irakurleen partetik irain eta mehatxu gehien jaso dituzten hamar kazetarietatik zortzi emakumeak dira, eta gainerako biak, gizon beltzak.
Iturria: Jon Torner - Argia
Jatorrizko albistea eta egin duten bideoa ikusi nahi izanez gero jo hona
Zortzi emakume horietatik lau arraza zurikoak dira, eta arraza beltzekoak beste lauak. Emakumeetako bi eta gizonetako bat homosexualak dira. Eta emakumeetako bat musulmana da eta beste bat judutarra.
The Guardian-ek bere webgunean argitaratutako 70.000 iruzkin hartu ditu aintzat, horietako asko "moderazio taldeak" blokeatuak izan zirenak, irakurleak ez zirelako errespetuz jokatzen ari. "Emakume kazetariek urte luzez izan duten susmoak oinarri sendoak zituela erakutsi dute datuok", adierazi du egunkariak. "Artikuluek tratatzen duten gaia edozein izanik ere, emakumeek askoz ere irain gehiago jasotzen dute".
Erasoen tipologiari dagokionez, "zorionez" –The Guardianek dioen bezala–, heriotza edota bortxaketa mehatxuak "oso-oso arraroak" dira, eta plazaratu bezain laster ezabatuak izan dira. Askoz ere ohikoagoak dira kazetariaren itxura fisikoarekin, arrazarekin edota erlijioarekin lotura duten irainak. "Benetan ergela zara", "Ideia putarik ez duzu", "Horrelakoak idazteagatik ordaindu egiten al dizute?" eta gisakoak dira gainerako mezuetako asko.
Desde la Marcha Mundial de las Mujeres, como movimiento de acción permanente, marcharemos este 8 de Marzo.
Estaremos realizando acciones alrededor del mundo durante las 24 horas del día 24 de Abril de 2018 para reafirmar que `Rana Plaza está en todas partes´; estaremos denunciando a la industria textil, a las transnacionales y todo tipo de explotación en el trabajo de las mujeres.
Seguimos rumbo al XI Encuentro Internacional donde del 22 al 28 de Octubre, en el País Vasco, construiremos colectivamente utopías y alternativas, ¡para marchar por un Mundo de justicia, libertad y paz!
¡Seguimos transformando nuestro dolor en fuerza!
¡Seguimos confiando en la Solidaridad y el trabajo colectivo!
Seguimos en Marcha , Mujeres… ¡Siempre!
JABEKUNTZA ESKOLAKO IKASTAROAK
Apirilean eta maiatzan antolatu ditugun ikastaroak. Animatu eta parte hartu!
- Elkarrekin oinez: Batera ibili eta solasean aritzeko tartea
BADATOR AUTODEFENTSA FEMINISTA IKASTAROA MARIENERARA!!!
Formatzaileak: Emagin taldea.
NOIZ? Ostegunetan, apirilaren 19tik maiatzaren 10era. 18:00-20:30.
NON? Marienean, basauriko Emakumeen etxean.
OHARRA: Euskara eta gaztelaniazko taldeak izango ditugu. Egun eta ordutegi berdinean.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!