Bizkaiko adinekoen egoitzetan greban

ELAk, Bizkaiko Egoitzetako Sektorearen %66ko ordezkaritza izanik, hiru eguneko greba egitera deitu du apirilaren 27 ,28 eta 29an, Bizkaiko Egoitzetako Sektorean nagusi den prekarietatea errotik kentzearren. Egun Bizkaian sektore honetan lan egiten duten 5.000 langiletik % 90 emakumeak dira.

ELAk, Bizkaiko Egoitzetako Sektorearen %66ko ordezkaritza izanik, hiru eguneko greba egitera deitu du apirilaren 27 ,28 eta 29an, Bizkaiko Egoitzetako Sektorean nagusi den prekarietatea errotik kentzearren.

Greba-deialdiak eraginpean hartuko ditu Bizkaiko egoitzak, eguneko zentroak, tutoretzapeko etxebizitzak eta etxebizitza komunitarioak. Bistan denez, greba-deialdiaren eraginpean geratzen dena, zerbitzu publikoa izan arren, gaur egun, hainbat erabaki politiko dela medio, ia erabat pribatizaturik dago.

Izan ere, sektore publiko pribatizatua da, oso portzentaje altuan diru publikoaz lagundua. Enpresak negozioa ziurtatuta dute pliegoen bidez zerbitzua eta etekinak bermaturik bait dizuzte.

Baina enpresentzat hau ez da nahikoa, patronalak zerbitzu publikoa ematen duten emakume langileen baldintzak prekarizatzearen duten heinean ugaltzen dituzte beren etekinak.Egun Bizkaian sektore honetan lan egiten duten 5.000 langiletik % 90 emakumeak dira.

ELAk grebara deitu du sektoreko langileen azkenaldiko egoera larriaz jabeturik: kontratazioan egonkortasunik eza (lanaldi partzialak eta erabateko prestasuna), bitartekoen tasa handia, gehiegizko lan-kargak, soldata oso apalak, txanda etenak erabateko prestasunarekin…

Egoera horrekin batera, sektore-mahaiko hiru patronalen jarrera (GESCA, ELBE eta LARES) hartu behar dugu kontuan, mahaia eratu zela ia hiru hilabete igaro arren, hasierakoak bezain atzerakoiak egiten dituzte beren proposamenak: aurreko hitzarmenean (hamar egunetan greban egon ondoren) txertatu ziren erreformaren aurkako klausulak kendu nahi dituzte, prekarietate handiagoa… ; eta bitartean Bizkaiko Foru Aldundiak beste aldera begiratzen du edo ontzat ematen du empresek egiten dutena, zerbitzua benetan ematen duten langileen egoera hain larria izan arren.

ELAtik grebara deitzen dugu egoerari buelta emateko, lan-baldintza duinak bermatzeko, eta aplikazioa ziurtatzeko. Zehazkiago esateko, gure eskakizunak hauek dira: soldata-igoera, langileen soldata duintzeko modukoa; astean 35 orduko lanaldia (esparru publikoan bezala); hobekuntza ratioetan; gaixotasun-bajen egoera hobetzea; mutualitateen ezarpenak lantokietatik botatzea; eta lanaren eta familiaren arteko kontziliazioa hobetzea...

Greba-deialdi hau bakarrean egiten dugu, zeren mahaiko gainerako sindikatuekin kontsultatu ondoren, ados daude sektorearen egoera larria dela, eta patronalaren jarrera ezin txarragoa dela, baina -gure zoritxarrerako- ez datoz bat mobilizazio-beharrarekin, nahiz eta horixe izan egoera aldarazten duena. Dena dela, ez dugu galduko itxaropena, garaiz daude oraindik gure borrokarekin bat egiteko.

Iturria: http://www.ela.eus/eu/aktualitatea/albisteak/ela-hiru-eguneko-greba-egiteko-deia-egin-du-bizkaiko-egoitzetan-prekarietatea-sektoretik-kanpora-bidaltzeko

Berriako albistea

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA