RANA PLAZAK, ELKARTASUNEZ JANTZI

Ehungintzako langileen eskubide duinen alde, ardura gaitezen!

Datorren apirilaren 24ean, hiru urte beteko dira 2013ko Bangladeshko Rana Plazan gertatutako  sarraskiaz, non, 1130 emakume erail eta 2000 emakume baino gehiago zauritu ziren, baldintza krudeletan lanean zeuden eraikina erori ondoren. 

Emakumeen Mundu Martxak eta Arropa Garbia Kanpainak deialdi bateratu bat egin nahi dugu ehungintza sektorean maila globalean lanean diharduten emakume langileen egoera salatzeko: : 14 orduko lan jardunaldiak, miseriazko soldatak, gutxieneko segurtasun baldintzarik ez dituzten eraikinak ... enpresa multinazional hauek  munduko milioika emakumeen lanaz aberasten jarraitzen duten bitartean.

Gertaera hori gogora ekartzeko eta munduak borroka feminista inoiz baino gehiago behar duelako, Apirilaren 23an, 12:00etatik 13:00etara arte Euskal Herriko herri eta hirietako plazak, nahiz ehungintzako enpresa multinazional handien atarietan Arropa (ber) erabili elkartasun azokak egiteko deia egiten dugu. Ekarri erabilitako arropa edo erabiltzen ez duzuna. Arropa horietan salatzeko mezuak idatziko ditugu eta esekitoki (soka) batean eskegiko ditugu.

Gure indarrak bilduko ditugu mundu mailan ekintza ezberdinak eginez eta mundu mailako ekintza kate bat osatuz.


Animatu eta parte hartu!

Martxan jarraituko dugu denik aske izan arte!

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA