Kurdistani buruzko informazioa _ Martxoko Emaraun

Turkiako gobernu faxistak herri kurduaren aurka abiatutako ofentsiba militarraren aurrean, Kurdistani eta bere herritarrei gure babes eta elkartasun feminista osoa bidali nahi diegu.

Txoko honetan, gaur egungo egoera eta Kurduen borroka hobeto ezagutzeko zenbait material bildu ditugu.

Biji Kurdistan!

Mendi Kurduetatik Euskal Herrira

Bideo hau Youtuben topatuko duzue. Bertan, 2013ko udan Ipar Kurdistanen Röza PKK-ko gerrillariari eginiko elkarrizketa ikusgai duzue. Momentu horretan bake prozesua hasi berria zen, eta honi buruz, emakumeen parte hartzeaz eta harreman internazionalistez galdegin zioten.

Sara: My whole life was a struggle

Parisen erail zuten Sakine Sancsiz –Sara- PKKren sortzaileetako bat omentzeko egin duten dokumentala. Duela gutxi gaztelaniara itzulia izan da, eta momentu hauetan ari dira aurkezten.

Kurdistan: crónicas insurgentes

(Alejandro Haddad eta Leandro Albani_Ed. Sudestada)

Liburu honetan, egileak diren bi kazetariek Kurdistandik bertatik idatzitako kronikak bildu dituzte. Komunikabide alternatiboentzako egiten dute lan biek eta herrialdeko egoera gertutik ezagutzeko aukera paregabea ematen dute. Aipagarria da ere Albanik atera duen beste liburu hau: Revolución en el Kurdistan: La otra guerra del Estado Islámico. Azken bost urteetako egoera ulertzen laguntzen digun liburu hau duela gutxi argitaratu zuten, eta egungo egoeraren analisi interesgarria ekartzen digu.

 

WEBGUNEAK:

Nweroz Euskal Kurdu elkartea: https://newrozeuskalkurduelkartea.wordpress.com/

Euskal Herrian herrialde kurduarekin egiten diren elkartasun kanpainak eta euskarazko informazioa biltzen dituen bloga.

Actualidad Kurda: https://actualidadkurda.wordpress.com/

Gaztelaniazko blog honek Kurdistani buruzko informazio eguneratua eskaintzen digu.

Jinha berri agentzia feminista: http://jinha.com.tr/en

ETIKETAK

Elkarbanatu!