"Izena eta izana ezbaian: gida praktikoa" aurkezpena

Euskal Herrian, askotarikoak izan dira pertsonen izenak bildu dituzten zerrendak. Izendegi ezberdinak egon dira, eta garai eta ideologia desberdinen arabera aldatuz eta tokian tokiko errealitatera egokituz joan dira. Emagin eta Euskal Herriko Bilgune Feministak elkarlanean egindako “Izena eta izana ezbaian: gida praktikoa” sortu dugu, pertsona izenek duten balio sinboliko eta eraikitzailearen garrantzia jendarteratzeko eta gogoeta pizteko.

Izendegiek egunerokotasunean emakumeak eta gizonak sortzen dituzte”. Idurre Eskisabel Arratibelen hitzek gogoratzen digute, izenak sexuen arabera bereiztean jendarteko genero-sistema binarioa erreproduzitzen dugula eta bereizketak norbanakoaren eraikuntzan eragin zuzena duela.

Gai hau oinarri hartuta analisi sakona eta desobedientziarako praktiken proposamena burutu dute Bilguneko eta Emagineko lagun batzuek.

Lana eta prozesua ezagutzera emateko aurkezpena egingo dugu Apirilaren 26ean 19:00tan Donostiako Kaxilda liburudendan. Animatu!

 

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jo Martxoko Emaraunean osatu genuen erreportajera.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA