Okela sormen laborategia_ Martxoko Emaraun

OKELA sormen lantegia Izaro Ieregi, Irati Urrestarazu eta Nora Aurrekoetxeak sortu zuten 2014.urtean. Antzinako harategi bat okupatu zuten sormenerako, ikerketarako eta esperimentaziorako topaleku bat izateko asmotan.

2013an Arte Ederretako ikasketak amaitu eta haien etorkizunaren noranzkoak arduratuta elkarrekin estudio bat bilatu eta haien praktika artistikoa bertan garatzea zen asmoa. Aurretik Bilgune Feminista eta beste artista batzuekin batera PAF taldean (praktika artistiko feministan) aritutakoak izan ziren hiruak eta bertan garatutakoak eta artearen inguruko bestelako kontuek arduratzen zituzten.

Hasierako asmoa erabilera pribatua izango zuen estudio bat izatea bazen ere, espazioa bilatu, okupatu eta berriztu zuten arte, gaur egun OKELAk garatzen dituen proeiktuak definitzen joan ziren. Nora Aurrekoetxearekin izan gara gu.

1_Nondik edo zein beharretatik sortzen duzue Okela?

 

Hainbat gabezi edo hutsune ikusten genituen gure arte esparru hurbilean, eta horri erantzun bat emon nahiean sortu genuen proiektua.
_Euskal Herriko artiston arteko harremanak sustatu nahi genituen, generazio ezberdinetako artistak harremanean jarri, elkarren arteko jakintza eta esperientziaren arteko zubi bat eraikitzeko, horretarako sarearen ideia funtsezkoa izan zen.

_Sarearen ideia ikuspegi feminista batetatik abiarazi genuen, artean eta kulturan, bestelako esparrutan gertatzen dan modura emakumearen presentzia ez baita bermatzen ezta bultzatzen ere.

_Artea herritartzeko apustua egin nahi genuen. Bien artean sortutako distantziak murriztu eta esparru urbil, anitz eta herritarra eskeini.

_Artista diskurtso sortzaile gisa ikustarazi nahi genuen, kontestuan eragiten duen subjektu modura. Horregatik jardunaldietan artiston berbaldia egitearena.

_Bestalde, ez genuen gure praktika artistikoa euskaldun modura garatzeko aukerarik. Euskeraren presentzia arte esparruan ez baita bermatzen, eta española gailentzen da uneoro.

_Bestalde artiston profesionalizazioa bermatu nahi genuen, langilearen figura plazaratu eta nola ez, baldintza ekonomiko minimoak bermatu, pratika txarretatik urrundu eta Erresuma Batuko hainbat artistek sortutako “paying artist” manifestuarekin bat eginez.

 

2_ Sareak garrantzia handia dauka zuenean. Meeting pointak garrantzi berezia du zuen web orrialdean. Zertarako sortzen duzue tresna hau?

 

AMP-ko sarea artiston arteko harremanak sortzeko tresna bat da, kontestu berean lan egiten dutenen inguruko informazioa izan eta saretzeko tresna bat alegia. “Nortzuk dira eta zertan dihardute gaur egun Euskal Herriko artistek?” Artxibo batetik haratago doan sarea da, web gunean sare digitala nabarmentzen da baina sare fisikoa, 3 hiletik behin antolatzen ditugun jardunaldiak dira proiektuaren funtsa. Bertan sortzen da “egiazko” sarea.

 

3_ Artistek jorratzen dituzten tematika anitzak topatu ditzakegu bertan, baita feminismoa ere. Bertan, hala ere, emakume bakarra topatu dugu. Feminismoa arte bidez lantzen ari da edo oraindik lana geratzen zaiola uste duzue?

Zaila da etiketekin lan egitea, eta hola adierazi dute hainbat artistek, ez dute beraien burua 3 hitzetan definitzea gustuko. Ala ere, ez dira guk proposatutako gai edo etiketak, beraiek proposatutakoak baino, eta bai, deigarria da kopurua, jakina denean egon badaudela askoz gehiago. Esan beharrekoa da sarean dauden artistak ez dirala guk hautatutakoak, deialdi irekietan aurkezten diren artistak direla eta hilez hile aldatuz eta handituz doana, sarea sortzeko metodologia aproposagoa baita beraiengandik sortzea sarean egotearen nahia edo gogoa, beste era batetara balitz OKELAk sortutako artxiboan bihurtuko zen eta. Ala ere, bai sare digitalak, etiketetan nortzuk dauden eta nortzuk ez, eta jardunaldietan gaiaren arabera aurkezten direnen perfilarekin milaka irakurketa egiteko mamia dago. Zergatik Gorputza gaia izan zenean emakumeak aurkeztu ziran eta zergatik Politikan gizonezkoak, esaterako.

 

4- Zer nolako ekintzak bultzatu dituzue orain arte? Zein helburu dituzue hurrengo urte hauetarako?

 

Orain arte egindakoa ez da gitxi izan: AMP-a proiektua egonkortzen gabiltza, sare fisiko eta digitala gauzatuz, orain arte zortzi AMP izan ditugu eta Martxoan izango dugu 9. jardunaldia; Artistekin Tailerrak proiektua martxan jarri dugu, asteburutako artistekin saio espezializatuak; Urrian Leipzig-en izan ginen sareko artistekin joan etorriko erakusketa batean; Apirilean Loraldiak jaialdiaren baitan aurten bigarren aldiz erakusketa berezi bat egingo dugu OKELAtik at; Elkartoki proiektuan murgilduta gabiltza Ttipi studiorekin batera, eskoletako patioak umeekin berregituratzeko proiektua alegia eta beste horren beste!

Aurrera begira Euskharategia proiektua martxan jarri nahi dogu , artistontzako euskarazko klaseak; weba berriztu eta publikazio fisiko bat atara orain arte gertatutako guztiagaz.

Eta zelan ez okelatarren kanpainari kaña sartu, babes sozial eta ekonomikoa ezin bestekoa baitzaigu.

 


San Frantzisko kalea 11 behea, Bilbo

www.okela.org

Twit: @OKELAlantegia

www.facebook.com/okelalantegia

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA