Ezpalak _ Arantza Arruti

Aurten Info7irratiak 10 urte betetzen ditu, hori dela eta,  EZPALAK elkarrizkea sorta martxan jarri berri dute.

Lehendabiziko elkarrizketa, Martin Garitno kazetariak Arantza Arruti ezker abertzaleko militante historikoari egindakoa izan da.

"Emakume gutxi ginen ETAn. Emakumea inbisiblea zen, gizartean ez zen ikusten" esan du Arantza Arrutik Martin Garitanoren galdera erantzunez. "Emakumeak ez zuen estatu sozialik, ez ginen inor, ez baginen inorekin ezkontzen. Gu borroka politikoan hasterakoan bisibleak egin ginen".

Bere militantziako lehen urtean ekarri ditu gogora. 3 aldiz atxilotu zen Guardia Zibilak "la niña de la Guardia Civil izan nintzen" dio irrifarre batekin Zarauztarrak. Torturatua izan ote du galdetuta, segituan erantzun du baietz "Tortura da pertsona bati eginten al diozun okerrena. Heriotza baino txarragoa da tortura. Nik nahiago du tiro bat jasotzea torturatua izan baino".

Martin Garitano kazetariak ere galdegin dio Iruñeko espetxeko ihesaldi saiakeraz, "moja bat lotu behar izan zuen" esan du momentua gogoratuz, espetxean bizitako momentu txarrenak izan zirela ere nabarmendu du, ez baitzen ihesaldia ondo atera, tiroketak egon ziren eta bere kideekin zer gertatu zen ez zuen berandurarte jakin.

"Feminismoa estrategikoa da. Gure borrokaren erdian ez badago gizarte antipatriarkala gureak egin du" esan du militante historikoak. "Adatu egin behar da partidoaren estruktura, gizartea...gizonak erretiratu eta gu sartu behar gara, bestela ez dago aurrera egiterik. Edo erdian jartzen da emakumea, edo bestela dena gezurra da", argiak Arantza Arrutiren adierazpenak.

Egungo egoeraz galdetuta "non gauden ulertzeko, ulertu behar da nondik gatozen", "hainbeste urtetan borroka eskema batzuetan eraman dutenak, orain aldatzea, kosta egiten da" eta gainera du "frente zabalarekin jokatu behar dugu orain".

Elkarrizketa entzuteko jo hona.

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!