Emakumea eta preso politikoa, zigor hirukoitza

Iruñeako Condestable jauregian topatu genituen Oihana Etxebarrieta, Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea, Urtza Alkorta sarekidea eta preso ohia eta senide den Mila Jimenez. Pertsona askorentzako tabua den gaia landu zuten: emakumea eta kartzela. Giro hurbil eta atseginean lehenengo eskuko iritzi eta bizipenak entzun ahal ziren jauregian eta guk euren iritziak jaso genituen.

Iturria: Ahotsa.info

Nola eragiten dion dispertsioak emakumeari, nolako harremanak dituen emakumeak espetxean, nola bizitzen duen amatasuna... Galdera asko airean, eta erantzunak emateko prest aurkitu genuen Urtza Alkorta preso politiko ohia.

Berarekin batera, Oihana Etxebarrietak, Euskal Herriko Bilgune Feministako kideak kolektibo honek Sarerekin batera prestatu duen dossierraren edukiak azaldu zituen. Bertan, datu orokorrak emateaz gain, emakume presoek pairatzen duten zigor hirukoitzaren inguruan (soziala, pertsonala eta penala) eta ematen diren egoera eta harremanen inguruko hausnarketa egiten da.

Mila Jimenezek senide bezala, azken urteetan pairatu duen egoera eta bizipenen berri eman zuen.

ETIKETAK

Elkarbanatu!