Emakume Mundu Martxaren asanblada

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxatik asanblada baterako deia egin dute "elkartzeko, herrietan ze gogo/ideia ditugun konpartitzeko, aurrera begirako lan ildoak adostu, antolaketa eredua zehaztu eta elkarrekin bidea marrazten jarraitzeko".

Hementxe bidali dituzten mezu eta dokumentuak:

Kaixo kaixo Emakumeen Mundu Martxako kideok,
 

Denbora igaro da jada azken hartu emana izan genuenetik. IV Nazioarteko Ekintza indartsu, kolektibo eta energizantearekin ekin genion ikasturteari, Gasteizen elkartu ginen eta balorazioa egin gennuen eta baita herrietako fitxak ere osatu ditugu herri desberdinetan eta guzti hauek batu eta itzulera dokumentua osatu dugu.

 

Bidean ikasten goazelako, egindakoa baloratu eta hurrengorako, ekarpenak jaso eta  gure jardunean hurrengo ekintza datorrenean, nahiz, prozesuan ere denak kontuan hartu ditzagun. (Atxikituta doakizue, fitxen bateratzea batetik, eta Gasteizko asanbladako akta bestetik).
 

Bada, orain, bagaude EMMaren ber-egokitza fasea, mendi kaxkoan egon ondoren ekintzari lotua, ba nola egingo dugun magaleko bidea. Horregatik, MAIATZAREN 7an 10.30etan DONOSTIKO EMAKUMEEN ETXEAN ASANBLADA ZABALA egitea proposatzen dugu: elkartzeko, herrietan ze gogo/ideia ditugun konpartitzeko, aurrera begirako lan ildoak adostu, antolaketa eredua zehaztu eta elkarrekin bidea marrazten jarraitzeko. Martxan bagabiltzalako, denak aske izan arte!

 

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!