Formakuntza asteburu zoragarria Garaionen

Asteburu hontan Ozaetan dagoen Garaion sorgingunean egon gara ikasten, gozatzen, hausnartzen, erlaxatzen...

Asko gozatu dugu eta asko ikasi! Mila esker espazio eder horretako ateak zabaldu dizkiguzuenoi!

Gure arteko eztabaida eta hausnarketak emateaz gain, gorputza lantzeari ere tartea eskaini diogu (behingoz!). Paraje ederretan paseotxoa eman, esnatze edo erlaxatze ariketan egin...

Horretaz gain, Matxalen Legarretak denboraren ulerkera feministaz hitzaldi interesgarria eskaini zigun.

Bi egun eder, Bilgunekide eta sarekideen artean elkarlana eta harremana sustatzeko!
 

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA